Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

"Itsasuko Itzulia" trail lehiaketa - Ortzia elizan sartu

Heriotze

Iragan astean zendu da Marcel Salaburu gure herritarra. 89 urte zituen Marcel-ek, azken aldi huntan Kanboko Arditeya etxean erretiratua zen. Ehorzketa elizkizuna joan den larunbatean iragan da, Itsasuko elizan. Familiari astekari hunen bidez dolumin beroenak helarazten dizkiogu.

"Itsasuko Itzulia" trail lehiaketa

Igande huntan, buruilaren 11n, lehiaketa hau iraganen da. Edo, hobeki erraiteko, bi lehiaketa izanen dira: bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Pilota - Mus lehiaketa - Zobait hitzordu

Pilota

Bere 100. edizioarentzat Pilotako Aste Handiak Uztaritzen bi egun pasatu ditu, frantses federazioak galdeginik, agorrilaren 19an eta 21ean. Suertea hola izanik Kapito-Harri batasuna hiru finaletara heldua baitzen, bi egun horietan hiruak Bilguneko plazan jokatu ditu. Bainan etxeen jokatzeak tokiko publikoaren aitzinean, ez du erran nahi garaipena aitzinetik segur dela. Gazteak hortaz ohartu dira, lehenik ortziralearekin, luzean jokatu duten finalean Baigorriren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Arberoako ostiralen berri - Artetxean sartzea

Arberoako ostiralen berri

- Uztailaren 29an, Artetxea eta Arberoako joaldunak elkarteek antolatu elgarretaratze goxoa herriko pilota plazan iragan zen, herritar eta auzo herritar andana ederra bildurik.

Biper arroltze moleta egileen xapelketak araberako arrakasta ukan zuen. Hamar taldek parte hartu baitzuten. Gustua, itxura, berezitasuna eta beste konduan harturik, epaimahaiaren emaitzetan lehenhiruetan ziren: 1. Teexa Casemajor eta Eric Houareau...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Dolu - Sartzea - Antzerkia

Dolu

Gure atxikimendua erakutsi nahi dakotegu Marikita eta Jacques Gaillard-eri, bizi duten une latz huntan. Maylis, heien alaba galdu dute, minbiziak eremanik. Ofizioz kasetari, 55 urte zituen, bi haurren ama eta joan den ibiakoitzean bere azken egoitzara lagundu dute, Parise aldeko Limours herrian. Baigorriko Curutcharry familia gehiena han zen eta denak omenaldiarentzat Maylis zenaren etxean bildu dira, berak galdegina zuen bezala. Doluminak Marikita, Jacques eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Kontrabandisten lasterketa - Bestak - Abisu - Pilota

Kontrabandisten lasterketa - Iragan da abuztuaren 29an, anitz jende bazen etorria, egun guzian izan dira: merkatuak, joaldunak, haurrentzat pottoka ttikiak gainean itzuli batzu egiteko, eguerdiko zikirioan ere bazen jende. Hots, egun ederra izan da, bainan bero handia lasterkarientzat. Lehen atera da Joseba Larralde Berakoa, gan den urtean ere berak irabazi zuen (41mn 31s), 2. Guillaume Levoy Baionakoa (43mn 24s), 3. Mathieu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Argazkiaren Biltzarra - Herrian sartzeko seinaleak

Argazkiaren Biltzarra

"Argian" elkarteak, 30. aldikoz Argazkiaren Biltzarra antolatzendu. Hilabete guzian, gune desberdinetan argazki erakusketak ikusgai dira.

Zitadelako karriko 7.ean, "Argian" elkartearekin biritxi den Lizarrako "Aftelare" argazkilari amateurren elkarteak, "Margo bizidunak" erakusketa proposatzen du.

Apezpikuen Presondegian bi erakusketa badira. Lehena Orteseko Molière lizeoko ikasleek egin argazkiak eta toki berean, ''Poza''...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016