Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Oztibarreko Egunak

Dremendenik ere asmatzen ez ginuena, Oztibarreko indar biziek egin daukute.Bai gazteek, bai eta adinekoek, agertu daukute elgar entzuteak zer emaiten ahal duen. Agorrilaren 14an muntatu daukute Izurako herrian kabala erakusketa paregabekoa, zoinek biziki jende bildu baitu. Zioten kasik pastorala batetan bezanbat bazela. Argitu orduko 137 behi eta miga, 70 behor eta ume, 450 ardi bildu dira. Zer kabala ederrak baditugun Oztibarren ere ikusgarri zen. Dantza ere izan da, ikusgarri pollita...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Kabalkada hurbiltzen ari

Ortzaizeko kabalkadaren eguna hurbiltzen ari da. Antolaketa lanak aitzina doatzi, larunbatean jarlekuen muntaketa egin da eta igandean bai dantza eta bai antzerki errepikak egin dira, kabalkada eginen den gunean. Heldu den asteburuan ere errepikak eginen dira. Igandean, irailaren 11n eginen da errepika orokorra, laguntzaile guziak gomit direlarik aitzin emankizun hortara. Oraindanik sartzeko txartelak erosten ahal dira, 12 eurotan, toki hauetan: Menta liburu denda Ortzaizen, Paris saltegia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Udaren bururatzea - Herriko-Etxetik lan eskaintzak - Pilota - Mintzaldia

Udaren bururatzea

Buruilean sartuak gira eta hunekin betan eskola guziek zabaldu dituzte beren ateak, ikasle batzu pozik bertze batzu begiak malkoz beteak, hola doatzi gauzak oporren ondotik.

Igande huntan, armak ongi dirdiraturik, xakur eta ihiztariek beren lehen ateraldia eginen dute, beharrezko karta ez dezatela ahantzi, irailaren 9an ostiralean (18:00-20:00) salgai Denen Etxean. Maluruski lehortea ongi finkatua da, errekeri so egitea aski da, halere abuztu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Aizpurdia profesional lizeoa - Baleak elkartea sartzea

Aizpurdia profesional lizeoa

Aizpurdia Hendaian kokatua den profesional lizeoak, sartzea aitzin informazio bilkura antolatu du, helburua zen pertsonen zerbitzurako diren ofizioen ezagutaraztea. Herriko Etxeko sozialaz arduradunak, Donibane Lohizuneko Enplegu Agentzia, Aizpurdiko lanbide erakasleak, Greta eta Lan-eko laguntza zentroak presente ziren.

Errana izan denez pertsonen laguntzeko diren ofizioetan jendea eskas da, beharrak gero eta handiagoak direlarik....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

"Larrazkenean" ekitaldia

"Larrazkenean", Clarenzaren kultur ekitaldia irailaren 16, 17 eta 18an iraganen da. Egitarauan, musika, super8 filmak, ondare ibilaldia, dantzaldia... larrazkenean airoski sartzeko parada emana da.

Irailaren 16an, ostiralarekin (21:00), "Pont de Port" Poitiers-ko unibertsitateko ikasleen kontzertua.

Clarenzarentzat garrantzitsua da musikari gazteen formatzea eta laguntzea. Ikasle talde bat aste batez Bastidara etorri da, bazterren bisitatzeko, lan egiteko (ahotsa, musika,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Kudalini yoga euskaraz - Bil ta Bila berriz idekia

Larresoroko seminarioko kapera ondoko gelan, ostegun guziz (19:00-20:00), irailaren 22tik goiti Kudalini yoga kurtsoak euskaraz emanen dira. Norberak bere heinean praktikatzen du bere gorputza entzunez eta errespetatuz.

Deneri idekia da. Entsegu kurtsoa urririk. Urtean zehar ere etor daiteke.

Tokiak mugatuak dira, interesatuek 06-07-52-40-38 deitu behar dute edo mezua igorri

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016