Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Heriotza - Egun berezia - Elkarteen eguna - Hitzorduak

Heriotza

Herrian aurpegi ezaguna zen Cyprien Duhart zendu da, agorrilaren 5ean, 93 urtetan. Makean sortua zen, 11 haurride zirela. Kalifornian zonbait urte egonik Uztaritzen jarri da Mayi Zubiarrain hartuz espos lagun. Bi seme ukan ditu, Jean-Bernard eta Christian. Gehienik garraio lanetan arizan da, etxegintzako materialak saltzen zituen enpresa batean. Pilotazale amorratua baitzen maiz ikusten zen plazetan. Anitz jende bildu da ehorzketa egunean. Doluminak familia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Karabanen inbasioa - Abuztuko kontzertuak - Dolu - Adinetakoen bazkaria - Ravel festibala

Karabanen inbasioa

Aurten pentsatua zen bidaiari berezi hauen presentzia ez ikustea, hortarako Utsaleko zubiko gune preziatu sarrera debekatua da portika baten bitartez. Hunek aparkalekuraino auto apalak baizik ez ditu pasatzera uzten. Hala eta guziz, abuztuaren 7an, igandearekin, Netto saltegi sahetsean den pasaia pribatua bortxaturik, ilegalki kirol entrenamendu zelaira 50 bat karabana sartu dira. Jende hauen ausartzea ongi ezaguna da, ekimen hunek laborari batzuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Ezkontza - Thista familia - Pilota

Ezkontza

Pierre Julien Lecomte eta Cindy Boudet gure herrian ezkondu dira, joan den ibiakoitzean. Goresmenak bi gazte haueri. Okozeko auzoan dute etxea, Oronozaldeko bidean.


Tihista

"Tihista" etxalde izena ezaguna da gure herrian. Baigorriar guziek badakigu nun kokatzen den, Etzaunalde eta Belexi arteko mugan.

14 anai-arreba sortu ziren etxalde hartan eta lau haizetara barreiatu ziren biziaren egitera, Euskal Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Abarratia kaskoan giro ona - Pilota - Nahas mahas

Abarratia kaskoan giro ona

Uda huntan "Ortziraletan Arberoan" animazioen kari, Aiherran, Izturitzen, Donamartirin eta Donoztirin, herri bakoitzean aldizka ausagailuak proposatu zituzten, elkarte baten gain izanez hunen antolatzea.

Joan den agorrilaren 19an, besta komiteak animazio pollita proposatu zaukun, parte hartzaileak Abarratia mendi zolan ibiltariak iluntzean elkartzea gomitatuz, handik oinez Abarratia kaskora oren batez bidexka bazterretako seinaleak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Gasnaren besta

Ostiral goizarekin emeki-emeki jendea hurbiltzen hasi da, ezker paretan antolatua zen Gasnaren Bestara. Makeatik bai eta beste leku batzuetarik laborari anitz, bakoitzak bere ekoizpenak saltzeko etorriak ziren. Gasna, erreximenta, esnekiak, dutea, arnoa, fruitu jusak... eta zerrikiak, bazen zer dasta eta eros.

Memento berean ardi gasna lehiaketa iragaiten zen, Elodie Olhats Ogibarneko sukaldaria, Puy Arrieta Zeanuriko laboraria, Fabien Hourtané Ossau-Iraty dastaketa batzordeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Gazteen finalak Iholdin

Oztibartarrakpilota elkarteak bi gazte ekipa finalean bazituen. Lehenik, gaztetxoetan, Othart eta Etcheverry Bortheiry nagusitu dira Denek Bat-ekoeri.

Gero, gazte mailan Olçomendy eta Laco galtzaile izan dira, Noizbait-en aurka. Pilotari gazte guzi horieri goresmenak eta segi dezatela aitzina kuraiarekin!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016