Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Kanboko bestak agorrilaren 5ean hasiko dira (18:00), 10a arte iraunen dute. Ostiralean Behereko plazan zikiroa. Sukila elkarteak antolaturik, agorrilaren 6an, larunbatez, "Ziganteen eta Deba herriaren eguna", ziganteak karriketan ibiliko dira. Pilota plazan (13:00), bazkari alaitua iraganen da, erreserbak 06-74-56-93-74 deituz, ondotik kontzertua Andoni Ollokiegirekin (18:00).
Eguna bururatuko da Behereko plazan kontzertuekin. Agorrilaren 7an, herriko koruak animaturik meza (10:30),...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Pilota
Finalerdietan - Euskal Herriko xapelketako bi finalen ondotik, gure lehen mailako Etcheto-Arbeletche xapeldunek, arteko Berrogain-Bidart xapeldun-ordeek eta Mollon-Bidart gazteek, Frantziako xapelketako bidea hartu dute, final-laurdenak jokatuz. Lehen mailan Etcheto-Arbeletchek 30/14 landestarren kontra irabazi dute. Artekoetan Berrogain-Bidart 30/00 landestarren parean. Gazteetan Mollon-Bidart 30/20 Atzarriren kontra. Beraz aste hondar aberatsa...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Herriko bestak
Agorrilaren 13tik 15era usaian bezala herriko bestak iraganen dira. Hiru egunez animazio desberdinak izanen dira, berri hauek agertzerakoan egitarau zehatza ez ginuen. Besten karietara beste gertakari batzuk ere aurreikusiak dira.
Gaga gaztetxeak antolaturik, Antso Azkarra antzerkia, Makeako Jostakin taldeak agorrilaren 14an (21:00), merkatu estalian emanen du. Gertatzen ahal litzateke leku aldaketa izaitea, Euskal Irratien bidez...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Egun berezia
Errobiko Salbatore parropian, agorrilaren 15ean Andredena Mari egunez, egun oso berezia iraganen da. Egun hortan Andde Ithurbide apez laguntzaileak bere apeztasuneko 60 urteak betetzearekin batera, bere azken meza emanen du Uztaritzen (10:30), meza nagusian. Parropia adinarengatik uzten du eta Baionan duen bere bizitegira erretiratuko da. Bainan egun hortan ez da bere besta bakarrik, Jean-Mixel Barnetche erretorrak ere ospatuko ditu bere apeztasuneko 40...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Herriko bestak ongi iraganik, haur eta helduen antzerki xoragarriak ikusirik, orain agorril hondarrean iraganen den Gasnaren Besta igurikatzen dugu.
Makeako Laborariak elkarteak antolaturik, agorrilaren 26an Gasnaren Besta iraganen da. Egun horren helburua tokiko laborantza eta eragile guzien sustatzea, lurraldea zainduz eta kalitatezko produktuak segurtatuz.
Egun osoan programa pollita apailatua du: ardi gasna Ossau Iraty lehiaketa (10:00), etxalde baten bisita, Makeako...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Agorrilaren 6an (21:00), herriko plazan Tivoli konpainiak, Yasmina Rezak idatzi "Le Dieu du carnage" antzerkia emanen du. Istorioa: bi bikote elkartzen dira, seme-alaben artean sortu den arazo batengatik. Baina sarraskiaren Jainkoa itzulika dabil.
Aitzin (20:00) jateko eta edateko izanen da, etekinak Arrosako kabalkadaren alde. Sartzea urririk, ondotik eskea eginen da. Euria balitz aterpea segurtatua izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016