Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Agoril huntako animazioak - Baxe Nafarroako erakustokian bi hitzaldi - Izarrei begira

Agorril huntako animazioak Donapaleun!

Agorril huntan, Donapaleun animazio desberdinak proposatuak dira. Huna hitzordu zonbait.

Deia aipatu bezala joan den astean, joko garbi lehiaketa uztail eta agorrilean jokatzen da asteazken guziz pilota plazan (17:30). Ondotik, taloak eta edatekoak, Amikuzeko ikastolak proposatuko ditu lekuan berean.

Lekuko ekoizleen merkatua agorrilaren 6an, ibiakoitzez, antolatua da abere plazan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Idortea - Kursaal Orfeon Donostiarra - Otsantz kaperako ibilaldia - Adinetakoen bazkaria - Laborarien Gaua

Idortea ate joka

Udan sartuz geroz, euri erauntsirik batere ez, aldaketa klimatikoa dela eta, lurra egarri gorrian dago, aipatu gabe jasan ezinezko beroak. Zer pasatzen ote da, egunak jin egunak joan, beti errepika bera noizko euria, alta hodeiek beren agerraldiak egiten dituzte bainan debaldetan, anartean zonbait iturri agorturik daude, ur erreka edo arroila batzu lehortuak. Zaldubin dugun ur-salto handia xukatua da, beharrik orainokoan sahatseko ur-jauzi ttipitik ura...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Bestak

Herriko bestak ditugu ortziraletik asteartera, agorrilaren 5tik 9ra. Egitarauaren liburuxka eskuratua dukezue, etxe guzietara igorria izan baita, beraz zozoki errepikatzeko orde, zuen berriketariak ariketa bat eman dako bere buruari: gertakariak lerrokatuko ditu bertsutan, hamarreko handia erabiliz, neurri gisa. Are, bota!

Ortziralea

Aperitifa, edari fresko,

Alde izanen aroa,

Plaza handian, bai luza gabe,

Jendea bero beroa,

Natt eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Sortze - Abarratia kaskoan- Pilota

Sortze

Ainhoa, Lili, Isabelle izendatu duten alabatxoari, Idiarteko Marie Velendoff eta Antton Seban andere-jaunek ongi etorri egin diote. Goresmenak aitama uroseri eta zorionak sortu berriari.


Abarratia kaskoan, agorrilaren 19an

Uda huntan "Ortziraletan Arberoan" animazioen kari, Aiherran, Izturitzen, Donamartirin eta Donoztirin ausagailuak proposatzen dituzte, aldizka herri bakoitzean, elkarte baten gain izanez hunen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a

Ezkontzak - Mendi lasterkaldiak

Ezkontzak

Bi ezkontza izan dira joan den astean gure Herriko Etxean. Bernateneko Maritxu Tipyrena Olivier Iturriarekin batetik, eta Artxinaneko Graxi Urrizarena Michel Mestraletekin bertzetik. Goresmenak bi bikoteeri eta horien familieri.

Mendi lasterkaldiak

Larunbatean arras ederki iragan da Baztandarrak elkarteak antolatutako lasterkaldi eguna, jende andana pollita...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a

Laminosine


Hau da Ibarlarren errekak daukan urbegi misteriotsua, hain barna uste baitzen lurpez itsasoratzen zela. Izen hori dute berendu Bunuztar Xoriek eman ziguten ikuskizun sorkuntza berriarentzat. Ibarreko elizkizun-aterbea bete-betea zen kultur ospakizun bikain honentzat. Dantzari ttipienek diote eman hasiera saioaritarroagoek zituztelarik aldizkatzen. Gero zen oholtzaratu Laminosine ikus-entzungarria 13 nerabez, musikari zenbaitez eta ipuin kontalariaz osatua. Banan-banan,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016