Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Agorrilaren 27an, iluntzean, herriko plazan Telmo Esnal-ek egin "Dantza" filma ikusgai izanen da.
Istorioa: Ekaitza hor da, soroetan lan egun luze baten ondotik. Euria gelditzen denean, bizitza berpizten da, garai batean lur antzuen bihotzean. Fruta bat sortzen eta ontzen da, eritasunari ihardukitzen du eta sagarnoa ekoiztuko duen sagarra bihurtzen da. Uztaren ospatzeko tenorea etorri da, trinkatzeko eta maitasuna ospatzeko garaia helduko da.
Sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Baztandarrak elkartearen lasterkaldi egunaz joan den astean agertu dugun artikuluan, ginion elkarteak Mathieu Castanchoa herritar gaztea sariztatua zuela. Goresmenak eta jo aitzina!
...Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Bortuaren Eguneko sarien lehiaketa
Bortuaren Eguna Irupilen biziki untsa iragan da, jendalde ederra hurbildua zela. Lehiaketa desberdinak iragan dira. Lehenik etxeko eta bortuko gasna lehiaketa, bai eta Pirenaika eta Buru Beltz ardi arrazarenak.
Ardi gasna lehiaketan, 28 gasna lehian ziren, bi kategorietan banatuak, bortukoak eta etxekoak.
Bortuko sailean Argitxu eta Estebe Ouret-ek lehen saria eskuratu dute, 2. Elizagaraia GAEC-a eta 3. Jean-Bernard...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Bekatorosa liburuaren aurkezpena agorrilaren 5ean (19:00), Amerikanoienean eginen da. Dom Campistron, liburu grafiko hunen sortzailea Alduden bizi da.
Baxe Nafarroan 7 pertsona elkarrizketatu zituen... 7 bekatorosa! Paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren minak eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta esperantzak.
...Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Usaian bezala Andrenenamariz iragaiten dira. Agorrilaren 12an hasiko dira zikiroarekin, Atzarbalek animaturik, ondotik dantzaldia Trikiziorekin. Txartelak lekuan berean hartuko dira (18:30). Agorrilaren 13an trinketean bazkaria, 14an Adarreko lasterketa (9:30), pintxo gaua (20:00), ondotik Andoni Oillokiegi, La Regadera eta Skakeitan taldeak entzuten ahalko dira. Agorrilaren 15ean meza (10:00), bazkaria Hats Berrik animaturik, Polliki dantza taldearen ikusgarria (16:30), Gura Show (18:00)...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Dolu À¢'€'" Baginakien eri zela, halere bat-batean mundu hau utzi du, Batita Sallagoity Irahanekoak 83 urtetan. Ospitalean egonik Iholdiko erretira etxeratua zen, doi doia duela 8 egun.
Aljeriako gerlan parte harturik, ondotik jo zuen Amerikara, orduko anitz gaztek bezala, han urte parrasta eginik bere sorterrira itzuli zen, hor egon da hondar denbora arte.
Batitak gizon langile baten oroitzapena uzten dauku, jarraikia bere eginbideeri, hitzaren jabekoa,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016