Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Kontseiluko biltzarra
Oporrak aitzin joan den ortzegunean iragan da Landagoienen, Martin Luther King gelan. Huna aho batez onartu erabakiak:
-Uda Lekurekin elkarlanerako hitzarmenaren berritzea.
-Haur gazte kolektiboaren harreran prezioen onartzea.
-Datorren urterako eskola jantokian prezioen finkatzea.
-Eskola aldiaren inguruko harreraren prezioen onartzea.
-Elektrika garraio sozietatearekin zuhaitz mozteko hitzarmena.
-ID-HOLD...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
MegaSwing kontzertua Larrekon
Jazz edo Swing musikazaleri gozatzeko parada ezin hobea eskainia zaie, larunbatean uztailaren 30ean (21:00). Goi mailako orkestrak eginen du bere agerraldia, azken 33 urte hauetan bere aztarnak Pariseko aldean hedatuak ditu, halere eskapada ttipi batez Euskal-Herriko bidea hartuko du. Talde buru Stephane Roger bateria-joleak, musika alai huni sekulako distira eta indarra emaiten dio. Senpereko herriarendako ohore handia da, holako aukera...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Heriotze
Joan den asteartean, Soorts-Hossegor-en, Ida Michelena ehortzia izan da. Duela 93 urte, Xorotsenea etxean sortua zen. Seme baten ama, on zeno laket zuen Aldudera, bere sortetxera jitea, hain zen konpainiako emaztea.
Doluminak familiari.
Sortze
Banka Betrizinaineko Maitena Gascué eta Aldude Arretxeko Frantxoa Oteizari lehen haurra sortu zaie, nekatto bat, Alaitz deitu dutena. Familia hau Esnausu Landartean bizitzekoa...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Herriko bestak
Agorrilaren 11tik-15era Azkaingo bestak izanen dira. Egun hauetan etxez-etxe pasatzen ari dira komiteko gazteak egitarauak banatu eta azkaindarren laguntza galdetzeko. Xehetasunak ondoko astean izanen dira kazeta huntan.
Herriko Etxeak, festen lehen egunean, agorrilaren 11n, 70 urtez gorako azkaindarrak gonbidatzen ditu Axafla Baita ostatuan bazkaltzera. Izena emateko Herriko Etxera deitu behar da 05-59-54-68-38 zenbakira, abuztuaren laua arte....
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Baionako bestak hasiak dira, baina ez bururatuak. Baliatzen gira beste hitzordu baten berri emaiteko. Biltxoko elkarteak animazio desberdinak antolatzen ditu, ostiral huntan bazkaria proposatzen du (13:00) Nat eta Watson-ek animaturik. Larunbatean Korala Feminista entzuten ahalko da (12:00) eta tenore berdinean igandearekin Buhaminak eta Iruñako joteroak.
Hurbildu Augustins karrikara segur euskal giroa atzemanen dela!
...Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Mama Tabac - Denda aldatu da, duela aste batzu Alyssa de Yzaguirrek hartu du. Azkenekotik bada kanbiamendu, Alyssak grazia ederra badu eta denda ongi betea da. Helduentzat eta haurrentzat liburu, oroitzapen asko eta bistan da tabako eta loteria. Alyssa saratarra da, bere burasoak aspaldi Sarara etorri ziren, herritarrek familia ongi ezagutzen dugu. Beraz suerte on zuri Alyssa anitz urtez.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016