Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Elkarteen foroa
Eskolen sartzearekin bururatzen da urtero udako garai berezia. Bukatuak dira ostiral gau lasaiak, merkatu alaituak... Usaiako aktibitateak berriz abiatu dira eta elkarteek usaiako ausagailuak proposatuko dituzte. Zer hauta jakiteko, heldu den larunbatean (irailaren 3a), goizeko bederatzietarik oren bata artean Mendeala gelara joan behar da.Han aurkituko dira herrian diren elkarte guziak, bakotxak berea aurkezteko. Bakotxak bere mahaia ukanen baitu,...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Ortzaizeko kabalkada, "Plazatik harat" deitua, hurbildua dugu. Errepika eta antolaketa bilkurak lerrokatzen dira. Bi emanaldi izanen dira: lehena, irailaren 18an igandearekin (16:00) eta bigarrena irailaren 24an ibiakoitzarekin, ber tenorean. Oraindanik Urzaiz elkarteak sartzeko txartelak salgai emanak ditu, 12 eurotan, gune hauetan: Menta liburu denda Ortzaizen, Paris saltegia Donibane Garazin, Hemengo saltegia Uztaritzen, Lurra Bio saltegia Hazparnen eta Euskalduna ostatua...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Itsas hegiko birkokatze eta segurtatze proiektua
Agorrilaren 29tik irailaren 16 bitartean, Abadiatik Asporotsttipirainoko sektoreko itsas hegiko xenderaren zatiak birkokatzeko eta segurtatzeko antolatze baimenaren eskaera dosierra pausatzen ahal da.
Proiektuaren arduraduna Itsas Hegiaren Erakunde Babeslea da (AEP-EPA). Egitasmoari buruzko informazioak Nathalie Madrid edo Laure Guilhem 05-57-81-23-23 deituz eskura daitezke.
Pausatuak diren dosierrak...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Bestak
Bixintxo bestak ostiraletik igandera
Aurtengo Bixinto bestak buruilaren 2tik 7ra izanen dira, egitarau honekin: buruilaren 2an, ostiralarekin, pasoka finala pilota-plazan (18:30), ondotik aperitifa (19:00) eta geroago paella (21:00) Primaderan taldeak animaturik, bukatzeko DJ UBK izanen da pilota-plaza animatzen. Buruilaren 3an, larunbatarekin, haur lasterketa plazatik abiatuta (9:30) eta ondoren helduen mailako lasterketa (10:15)....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Aldude ibarreko Haziak haurtzaindegiak bere 10. urteburua ospatuko du, besta eguna antolatuz buruilaren 17an. Programa hauxe izanen da:
Bankako Herriko Etxean: Trukatruk (0/6 urte), urririk (10:30).
Aldudeko Alfaro ostatuan: Hitzartzea (12:00), taloak eta jokoak eguerditik goiti, ondotik urririk Gurashow (15:00) eta arratsalaskaria (16:30), urririk.
Ibarreko eta urrunagoko familia guziak gomit dira gurekin besta egitera etortzera.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Txapeldun
Duela 3 aste hemendik beretik gure esku-huskako jokalarien balentriak ginauzkitzuegun kondatzen, Frantziako txapelketako finalerdiak jokatu aitzin. Geroztik gure hiru pare, gazteak, artekoak eta adinekoak txapelarekin etxera etorri zauzkigu.
Euskal Herriko txapelgoan, bi paretarik bat irabazle atera da, aldiz Frantziakoan hiruetarik hiruak! Gure ustez Irisartarrak pilota elkartearen historian, plazan bederen lehen aldia gertatzen dela. Aupa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016