Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Irailaren 12an "Denbora libreko tailerrak" elkarteak bere aktibitateak berriz hasiko ditu. Eskulan batzuen ikasteko parada emana da, kokoratza, trikotatzea, jostea... eta margotzea. Ariketa horien bidez, elkarrekin solastatzeko parada eman da. Interesatuek lesateliersdutempslibre@gmail.com idatzi behar dute.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Mariñela eskolan
Aspaldian aipu zen aldaketa joan den astean gauzatu da, eskolak berriz idekitzearekin, 185 haur sartu dira Mariñela auzoaldekoan, lehen mailakoak hor batetaratuak alabainan. Obra asko akuilatuak izanik azken lau hilabete horietan. Kurutze Gorriko haurrak ere hor dira, Kurutze Gorrian ikastola da jarriko. Obrak gosta dira miliun bat euro baino gehiago: %38a herriaren kondu, %22a departamenduak segurtatuko du, gaineratikoa gobernuko hezkuntza...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Eskola
Joan den astean, beste ikasle frangok bezala, 21 haurrek Mendi Alde eskola elebiduneko bidea hartu dute. Urtean zehar, beste batzuk, beren lehen sartzea eginen dutelarik. Terex Etchebarren eta Magali Urgorry erakasleek segurtatuko dute lehen mailako erakaskuntza, noizean behin Gabi Ourthiagueren parte hartzearekin. Beste gisako laguntzaile Joëlle Goñi eta Isabelle Ermigarat izanen dituztelarik, kirola Peio Azkonaren gain delarik. Orori ikasturte on bat...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Udako manifestazioak - Pentsatzen dut denek opor ederrak pasatu dituzuela. Udako gertakariak izigarri ongi pasatu dira. Elkarteen erromerian 300 bat jende hurbildu da. Paella izigarri ona, San Josepe eskolak antolatua, ekoizle anitzekin afari ona egin dute, hor ere jende anitz izan da. Horiek denak izigarri umore onean, erran behar da denbora bero horiekin iluntzean goxo zela kanpoan jatea. Larrungo Koloreak ere bi egunez...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Maitaldia dantza festibala
Irailaren 8tik 18a arte Maitaldia festibala iraganen da. Agorrilaren 31tik goiti Gare du Midi aretoan txartelak salgai dira. Dantza gustukoa dutenek egitarau aberatsa atzemanen dute, Thierry Malandain-en zuzendaritzapean antolatua. Edizio hau 32.a da, nazioarteko eta Euskal Herriko 31 dantza konpainiak 8 gune desberdinetan ibiliko dira. Festibalean 250 artistek parte hartuko dute, 26 ikusgarri geletan emanen dituzte eta beste 21 kanpoan....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Pestak - Herriko pesten hondar soinu eta kantuak zenbait egun berantago beharrietan dauzkat, goxo eta amultsu, gauazko langile zonbaiten harat-hunatez kanpo, ez zitezkeen egunaz akituak. Oro har, gaztek denak hunkitzen zituen egitaraua xutik ezarria zuten. Biba zuek!
Goresmenak À¢'€'" Gure herritar Juan Mihurak, bere artzain look-arekin 6 urtez irabazi du bere lekua Baigorrin, idekiz Oñatin munduko xapelketako parte hartzea eta horra zonbait egun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016