Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Ezkontza - Heriotza

Ezkontza - Barnetxeko Bixente Catalogne esposatu da Maider Hariñordoki Baigorrikoarekin.

Elgarrekiko eta familiako zoriona izan dezatela!


Heriotze - Guillaume Irigoin, Guy deitzen genuen Idiazabaleko apeza zendu da 84 urtetan. Aitzindaria, Guy askea eta adimentsua izan da, apez langile gisa eraman duena bere apezgoa, euskaltzalea eta abertzalea zen herria eta familiari guziz atxikia eta zinez harreman goxokoa. Haren oroitzapen ona...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Amarrain besta


Buruilaren 11n, igandez, iraganen da Amarrain besta gure herrian, parropiako elkarteak antolaturik. Egun hortan ohoratuko da bereziki Léon Oxarango apez zena, haren heriotzearen 10. urteburukari. Egitaraua hauxe duzue: elizan (10:30) meza, errebotean (11:45) herriko gazteen arteko pilota partida, trinketean (12:30) jan-aitzineko edariak eta (13:00) bazkaria: amarrain erre-freituak, bildoski txilindron ilar leka eta lursagarrekin, entsalada, gasna, bixkotxa, izozkia, arno, kafe...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Heriotze - Herriko bestak - Pilota Belaun eguna - Parropia

Heriotze

Azken aste hauetan, 3 aldudar zendu dira.

Lehena Michel Arambel, Bézier eskualdean bizi zena.Duela 80 urte Iputxainean sortua, Aljeriako gerlan osagarria mendratua, bizia elbarritua iragan du.Seme baten aita, elkarte desberdinetan zerbitzu frango egin ditu.

Bigarrena, 93 urtetan, Jeanine Saldubehere zendu da. Arrokian sortua, Battitta bere senar zenarekin urte zonbait Hiriburun iragan ondoan, Xabadinean iragan du bizia. Bi alabaren ama, bere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Bizi gertakizunak - Elkarteen biltzarra

Bizi gertakizunak

Sortzeak: Jaudert Cescutti Leire (06/24), Lallot Eléna Pamba Lynda (06/28), Selaun Tematin Paul Rémy (07/01), Adau Enea (07/13), Caloone Romy Caroline Monique (07/16), Marinea Enea (07/19), Larranaga Luma (07/22).

Ezkontzak: Deartola Christophe eta Detroyat Christel (06/25), Aubin David eta Segalas Matilde (07/09), Arçuby Jean-Pierre eta Lefaux Sophie (07/16), Beigbeder Dominique eta Picard Muriel...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Indar joko - ELB 40 urte - Dantza baleta - Odol emaitea

Zazpi urtez segidan, Donazaharre nagusi Donapaleuko euskal indar jokoan

71. indar joko festibala, Donapaleuko pilota plazan jokatu da, agorrilaren 21ean publiko handi baten aitzinean. Denbora lagun, zazpi ekipek parte hartu dute lehiaketa hortan: Donamartiri, Jutsi, Donazaharre, Urdiñarbe, Gabadi/Donapaleu eta Mitikile.

Huna zoin izan diren aurtengo txapeldunak:

Segari: Elissalde anaiak (Donamartiri).

Orga joko: Mathieu Aphessetche...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Heriotze

Agorrilaren 11n, Jean-Jacques AsceryOihanbidekoak, mundu hau bat batean utzi zuen.

Biarnoko St-Pé de Leren herrian sortua zen 1949an. Sei urtetan ama galdurik Izturitze Agerrera (aitaren etxondoa) jin zen, aitatxi-amatxi, osaba, izeba eta kusien gana eta hortik ibili herriko elizan, eskolan eta beste. Euskara errotik ikasi zuen, denboran eskolan debekatua zelarik.

Handitu eta Parisera joan zen bere aitari buruz, han ofizioa ikasi eta trebatu ondoan berriz Izturitzera itzuli zen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016