Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Urrezko ezteiak
Berrikitan Arrospideko Jean eta Monika Othart-ek beren ezkontzaren mende erdia ospatu dute. Bi aldeetako familia ederra elgarretaratu da, egun goxo baten pasatzeko, mahai on baten inguruan; eta holakoetan estimagarri dena da ikustea beren haurren haurrek gazteria eder bat egiten, beren amatxi eta aitatxiren inguruan. Ez ote da bakotxarentzat hori helburua gure bizian? Beraz goresmenak eskaintzen dizkiegu eta memento goxo anitz pasatzea desiratzen...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Azkaingo bestak
Herriko bestak iraganen dira abuztuaren 11tik 15era. Besta komiteak, herriko bertze hainbat elkarterekin egitarau aberatsa antolatu du, bortz egunez herria alaitzeko.
Ostegun arratsean mus txapelketa izanen da Bil Tokin (19:00).
Ostiralean, plazan besten idekitze ofiziala eginen da (19:00). Azkaindarren afaria izanen da Kuxkuxtu taldeak alaiturik (21:00). Menuan: zerrikia, zikiroa, gasna eta euskal pastiza, kafea eta arnoa barne. Tokiak Xoko...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Esku-huskako pilota partidak
Hilaren 20an Iholdin jokatu zuten 3. mailako finala. Urruñako Mathieu Bideondok eta Peio Etxeberriak Lau Herriko Telleri eta Courtelarreren kontra. Urruñarrak txapeldunorde gelditu ziren. Emaitza: 30-18. Lehen mailan, lehen itzuliko multzoak aritu ziren jokoan. Hilaren 23an, Urruñako Bixente Mendiondok eta Christophe Zigarroak Senpereko Amaiur Jauregi eta Peio Azkonaren kontra jokatu zuten Senperen. Emaitza 30-29 urruñarren alde. Hori...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Hiri besta
Agorrilaren 12an iraganen da. Animazio desberdinak antolatuak dira. Adinetakoen bazkaria, 67 urte baino gehiago duten hendaiarrak (12:00), Gaztelu merkatu estalian gomitatuak dira.
"Hiri Bestako" lasterketa (19:00), Gaztelutik abiatuko da, izenak egunean berean emaiten ahalko dira.
Herriko Etxetik besten abiatze ofiziala (20:00), ondotik Zarpai Banda, Baiona Banda eta Angeluko Genets taldeek karrikak animatuko dituzte. Hiri zentroan dantzaldia...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Ezin hobeki iragan dira herriko bestak, ortzegunetik hasiz, Alaiki dantza taldeak aitzin ikusgarria eskainiz. Bost Axolako bost nesken botz eztiek eta su-artifizialek xoratu gaituzte ondotik. Nola ez aipa musikari horiek, Oasix banda, Kristala, Botakantu, Modus Operandi ska musika egiten duena, Kakolak, gure adineko jendeentzat ezagutza berrien egiteko parada izan baita. Larunbatean, inguruetako komiteko gazteen arteko jokoek arrakasta gaitza bildu dute, ehun bat baitziren igerilekuan eta...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Agorrilaren 20an (21:00), Oinak Arin taldearen 60 urteen karietara, Eta orain zer? Ikuskizuna, Beskoitzen plazaratuko da "Lokarri" kiroldegiko pilota plazan. 150 bat dantzari eta 15 bat musikari bilduko dira haien historia kondatzeko.
Oinak Arineko 15 gaztek irudikatu eta sortu dute ikuskizun hau, huna orain kasik 2 urte egitasmoaren gauzatzen ari direla. Gazte horiek parioaren irabazten ari zaizkigu, elkarretaratzeko aukera eta belaunaldien arteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016