Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Azken egoitzara lagundu da Jean Bidart Lohiolakoa, 88 urte zituen. Denboran Ibarlako antzerki ikuskizun orotan antzerkilari paregabea izan zen, ezagutu dugunek dakigu ere zer kantaria zen Jean, bururaino zeramala hasi kantua, ahots ederra zuen baina maite osoki kantua hitz eta doinuarekin. Maitatu duten guzien penari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Komentu xaharrean
Iraileko hirugarren asteburuak ekartzen ditu Ondarearen Egunak, anitz gisetara ospatzen ahal direnak. Hitzaldi, ibilaldi, erakusketa, denetarik izaiten da. Aurten, Ziburun, grazia berezia ukanendute, ospakizun larrienak komentu xaharrean iraganen baitira. Ikusiz nolako obrak akulatzen ari diren gune hortan, jendea hurbiltzen ahalko da beste orduz ez delarik sobera sartzen ahal, langileak ez trabatuak izaiteko gisan. Bestalde, ospakizunetan, partaide...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Amarrain besta
Goxoki iragan da igandeko Amarrain besta. Meza eman da, besteak beste, Léon Oxarango erretor ohiaren ohoretan, haren heriotzaren 10. urtemuga kari. Ondotik, lau haurrek jokatu dute pilota partida plazan, Jean-Marie Berterretche baigorriarrak kudeaturik: Iñaki Urriza eta Eneko Durruty 40, Ximun Sallaberry eta Iñaki Haristoy 35. Eta bazkaria trinketean, 135 bazkaltiarrek gain gainetik estimatu dutena. Nahiz tenore batetik harat bero sapa tzar bat bazen...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Udazkeneko besta
Urriaren zortzian iraganen da besta hau Indianoenian. Bi parte ukanen ditu:
- Zintzur bustitzea (12:00) eta bazkari alaitua (14:00): Itsasun Kantuz, Mexikortxo eta GUK taldeekin.
- Gaualdia: If Renaud Was A Punk taldearekin
Izena eman behar da urriaren 30a barne, 06-82-01-34-08 telefono zenbakira.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Ibargoitiko Philippe Negeluak emaztetzat hartu du Adeline Artzainuturri Idauztarra. Ibargoitiaren segida hartzen duen bikote gazteari helarazten diogu, elgarrekiko bizian, oreka eta zorion agiantza onena!
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Lespugueko Venus harpeetan aurkeztua
Ondarearen Eguna kari, Isturitzeko eta Otsozelaiko harpeek konferentzia bat antolatzen dute, irailaren 16an, ostiralez (18:30). Mintzaldi hori harpeen barnean iraganen da eta historiaurreko Joconde parezko den Lespugueko Venus-a aurkeztua izanen da. Gomendatua da tokien erreserbatzea 05-59-29-64-72 telefono zenbakira deituz.
Pala txapelketak
Lehenik oroitarazteko larunbat huntan, 17an,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016