Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Lan Eskaintza
Xoko Ona jatetxe-ostatuak sukaldari eta zerbitzari bat bilatzen ditu. Informazioa ukaiteko deitu 06-31-79-91-42 zenbakira edo xokoonaostatua@gmail.com mezu bat idatzi.
Herriko aldizkaria
Urte hastapenean, nekezia batzuengatik herriko aldizkaria etxe batzuetan bertzeetan baino beranduxago errezibitu da....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Lander Garrok egin dokumentala da, Le Select zinegelan ikusgai izanen da otsailaren 23an (20:30). Filmegilea kartzelan eri egon diren pertsonengana joan da, zer ondorio duten hobeki ulertzeko. Kanpoan direnentzat mediku baten ikustea gauza arrunta baldin bada, dokumental horretan erakutsia da preso batek zer zailtasunak bizi dituen, osasun eskubideak murriztuak dituela.
Bihotz Ostatuak laguntzaile bila
Donibane Lohizuneko Bihotz Ostatuak, deia...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
"Neguko bestak" deitu ekimena
Ihauteri garaian Herriko Etxeak, hainbat elkarterekin kultur programazio berezia proposatzen du, "Neguko bestak" deitu duena. Gaskoi eta euskal kulturak ospatzeko asmoarekin, ikusgarri desberdinak antolatuak dira. Ikusgarri guziak urririk dira.
"Besta arrunt bat baino gehiago: Euskal Herriko ihauteriak XXI. mendean", Aitzpea Leizaola, etnologoak eta Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Kultur egutegi berria Xaia ostatuan
Xaia ostatua kudeatzen duen Bakalau elkarteak, ekain arterako kultur egutegia jakinarazi digu. Horra: martxoaren 4an, ostiralarekin, afari-kontzertua Joseba Tapiarekin, "Egon edo ez egon" izeneko saioa. Martxoaren 18an, ostiralarekin, bertsu saioa Korrika Kulturalaren barruan, Odei Barroso etaMiren Artetxe bertsulariekin. Apirilaren 23an, larunbatarekin (20:00), Guk Kantuz afaria, Guk taldearen kantuak entzuteko aukera paregabea. Eta...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Eskola publikoa kexu
Lekorne eta Makea artean pasatu direnak, ohartu daitezke bide bazterrean plastiko beltz batzuetan bi herrietako eskola publikoko burasoek beren kexua erakutsi nahi zutela. Joan den ostiralean, Lekorneko eskola publiko aitzinean burasoak bildu dira beren adierazpenak eskatzeko. Heldu den sartzean erakasle postu bat gutiago izanez, horren ondorioz klaseak gainezka eta kalitate eskaseko hezkuntza litzatekeela haurreri eskainia adierazi nahi...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Beste herrietan bezala, Herriko Etxeak urte hastapenean usaia duen bezala, aldizkaria etxe guzietan banatu du. 2021ean egin obrak agertzen dira, bai eta elkarte bakoitzaren berriak.
Herriko Etxeak jaz inbertsioak egin ditu: Mindegian kadirak erosi, eskola publikoko haurren joko gunea berritu, Etxe Handian behereko solairuko gela arramoldatu, herriko salak elbarrituentzat ibiltzeko aldatu eta herriko bideak ber-moldatu.
2022ko proiektu berriak baditu: apezetxean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016