Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Zikirioa - Eskola publikoko zikiro besta maiatzaren 14an beharra zen, bainan ezeztatua izan da.
Erakusketa - Eskulanen erakusketa gan den asteburuan zen, denak izigarri kontent ziren, ongi pasatu da, jendea ukan dute. Erran behar da gauza ederrak bazirela ikusteko. Elkarteak denak eskertzen ditu.
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a Eskubaloia Prenazional mailan, 2. taldeak irabazi beharrezkoa zuen partida, 27/20kausitu du, Bruges taldearen kontra.Heldu den urtean maila berean segitzea segurtatu du.Nesketan 2. taldeak 29/33 galdu du Atharratzeren kontra, sasoia bukatua du. Aste huntako partidak: nazional 2 mailan, lehen taldea Bordelera joanen da (16:00). Hauek multzoko 2. dira,lehena Atharratze...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Eskubaloia - Asiskorekin gaualdia: "1620: Nafarroa behere gain"
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Bi sortze
Apirilaren 24an sortu da Gilen, Mikaël Mondin eta Maitena Monacoren semea, eta maiatzaren 1ean sortu da Unai, Eneko Hiriart-Urruty eta Sabrina Inchaustiren semea. Goresmenak gurasoeri eta ongi etorri Gilen eta Unai gure herritar berrieri!
Atharri pilota lehiaketa
Joan den asteazkenean hasi zen aurtengo lehiaketa, eta final-laurdenetan, alde batetik Olçomendy/Sanchez 40-9 aisesko nagusitu ziren Inchauspe/Saint-Paul-en...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Liburutegia
Ortzaizen liburutegi berria badugu, posta agentzia den lokalean. Ez da saltegi bat bainan departamenduko liburutegiko obra batzuen prestatzea egiten duen tokia. Liburu prestaketak hasiko dira maiatzaren 17an, asteartearekin eta publikoari idekia izanen da, posta agentziaren idekitze tenore berdinetan, erran nahi baitu, goizetan, asteartetik larunbatera (9:00-12:00). Prestaketak kitorik eginen dira eta deneri idekiak dira, liburuak badirelarik haur, gazte,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Joanes Etxeberri gogoan
Baltsan elkartearen eskutik, hitzaldi gustagarria entzun da Herriko Etxean. Hizlaria Céline Mounole-Hiriart-Urruti erakasle eta ikerle ezagutua. Oroitarazia izan zauku nor izan zen Joanes Etxeberri ziburutar apeza, hamazazpigarren mendeko euskal idazle aipagarria. Baditake gaurko egunean herritar anitzek arrunt ahantzia duten edo beharbada ez behin ere jakina ere nolako lanak akuilatu zituen....
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Selauru huste
Denen artean, "Tous ensemble pour le Sénégal" elkarteak, maiatzaren 14an, selauru huste bat antolatzen du, Pierre Loti pilota plazan. Xehetasunentzat eta izena emateko 07-88-91-46-26 telefono zenbakira deitu edo idatzi denenartean@gmail.com.
Bakun
Bakun elkartea Txi-Kung arte txinatar eginkizuna zabaltzeko helburuarekin,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016