Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Ugutz Robles-Arangiz-en heriotza
Euskal Herri osoan ezaguna zen Ugutz Robles-Arangiz, joan den astean 83 urtetan hil da. Ugutz anitz plazetan arizan da istorio kondatzen, umoregile ezaguna zen. Jatorriz familia bizkaitarra bazen, aita Manu Robles-Arangizek ihes egin behar ukan zuen eta Ugutz 1939an Iparraldean sortu zen, hamaika haurrideko familiako bederatzigarrena zen. Familiak bere ohantzea Beskoitzen eraiki zuen, Leku Eder etxean. Ugutz-ek Amalur ostatua atxiki...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Pausuko pala txapelketaren finala
Pausun, Bidasoan Euskaraz kultur ekitaldiaren barruan urtero egiten den pala txapelketaren aurtengo finala hilaren 7an jokatu zuten, Filipe Aramendi herriko auzapezak, Annie Poveda eta Rafu Ruiz de Alda hautetsiek garai-sariak eman zizkieten. Lehen mailako txapeldunak Marielle Irazu eta Antton Lizardi izan ziren, txapeldunordeak: Bastien eta Vianney Roart anaiak. Bigarren mailan txapeldunak, Ander Zubiri eta Jimmy Martin izan ziren eta...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
170 bizitegi berri lau urte barne
Herriko Etxeak agertu ditu etxegintzaren sailean dituen xedeak. Garapen orekatu baten arrangurarekin, ikusiz nun nolako behar-orduak ditazkeen. Orotara 170 bizitegi berri egin litazke lau urte barne eta horietarik 120 sozial mailakoak. Egitarau handiena Iturrialde deitu etxegunea, hor berean 85 bizitegi, 51 sozial-mailakoak. Bazterraren garbitzen jadanik hasiak dira, eraikin xaharrak barreiaturik. Sail horren kontu sei bizitegi izanen...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Oztibarreko Ikastolak gomitaturik, Axut taldeak "Amua" antzerkia azken aldikoz maiatzaren 21ean (21:00), herriko gelan emanen du. Ikusia ez dutenak, erna zaitezte gero berantegi izanen baita!
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Itzulera izigarria
Harrigarria, miresgarria, azkeneko Herri Urratsen kalifikatzeko hitzak eskas dira. Dudarik gabe azken urte hauetako ediziorik jendetsuena izan da, milaka eta milaka jende hurbildu dira, goizean goizik alde guzietatik, halako gose bat satisfatu nahiz. Bi urteko penitentziari bizkarra emanez, libertatearen usaina zagon, lakuak erakusten duen antzoki xoragarrian. Egunaldi eguzkitsua lagungarri izan da giro alaitsua mantentzeko egun guzian. Betiko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016