Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a

Orai Bat-ek joaldunak bilatzen - Bertsu saioa Biltxokon - Udaberria baserrialdean - Islada / Gauaren Zain

Orai Bat-ek joaldunak bilatzen

Orai Bat animazio zentroak, Baionako besten 90 urteak ospatzeko eta Orai Bat-eko joaldunen 40 urteak, joaldunak bilatzen ditu. 16 urtetik harat edozeinek bere izena eman lezake 06-80-53-01-90 deituz edo orain.bat@wanadoo.fr.

Bertsu saioa Biltxokon

Bertsularien Lagunak eta Biltxokok maiatzaren 27an (19:00), Biltxokon...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Dolu

Pillo Etxeberri, Borddako Pillok bere bizitzan Pauen lan egin du kamioilari gisa, han zen familiatu eta zoritxarrez bata bestearen ondotik zituen bi semeak galdu, bata istripuz bestea eritasunez. Pena lazgarriek barna jorik ere Pillo, betiko Pillo egon da bere arraileria ausartarekin eta bihotzez lagunartea girotzeko zuen dohainarekin. 88 urtetan utzi gaitu.

Autokartara bat jende izan da Pauen, zinez merezitua zitzaion, hari azken agurra egiten.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Pilota - Eskubaloia - Herriko bestak

Pilota

Plaza laxoan - Denbora ederra lagun, plaza laxoko partidak Iparralde huntako xokoetan abiatu zauzkigu. Irisartarrak pilota elkarteak jazko sasoian emaitza ederrak egin zituen, gaztetxoekin Etchevers-Bidart pareak Euskal Herriko finalean galduz etagaztetan Mollon-Bidart finalerdietara helduz.

Aurtengo, elkarteak 13 pare engaiatu ditu, xitoetarik lehen maila arte. Preseski gure lehen mailako Etcheto-Arbeleche, axeri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Herriko Etxearen eskerrak - Mutxiko Gaua

Herriko Etxearen eskerrak

Bi urtez herritar batzuk krisi sanitario garaian, horietan bereziki emazteak, laguntza ekarri dute, maskak josteko, txertatze zentroaren kudeatzeko eta txertatzeko. Berrikitan Herriko Etxeak eskertu nahi ukan ditu. Azpimarratua izan da, nola egoera zaila izanikan naturalki gauzak plantan jarri diren. 2021eko urtarriletik 2022ko otsail artean 27.154 txerto eginak izan dira, 80 profesionalen laguntzarekin.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Herriko besten afixa - Izarrak kantaldia - Ezinduen alde gaualdia

Herriko bestak hurbiltzen

Bi urtez ezeztatuak izan ondoan, Herriko Etxeak jakinarazi du ekainaren 23tik 27ra iraganen direla.

Ohidura den bezala, bestak kontzertu batekin hasten dira, aurten gomita Izaro Bizkaiako kantarisa famatua izanen da. Ekain hasieran programa osoa agertuko dela errana izan da.

Besten afixa ere agertua izan da, Donibane Lohizuneko Pantxika Maya artistak du egina.


Izarrak aldudar taldearen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Irandatz kolegioak mobilizatua segitzen - Antzerkiaren Maiatza

Irandatz kolegioak mobilizatua segitzen

Kolegioko burasoak Hezkuntza Akademiako Ikuskaritzak errezebitu ditu, kexu atera dira. Hezkuntza nazionaleko ordezkariaren jarrera hetsia eta tematua salatu dute. Ikasle kopuru handiko klasetan ongi lan egiten ahal dela entzun dute, beraz ahalak behar bezalakoak direla.

Burasoek borrokan segituko dutela adierazi dute.


Antzerkiaren Maiatza

Bi urtez geldirik egon ondoan horra...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016