Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
"Bakea" ureratua
Urte guziz, Zokoako alde hortan gaitzeko harri mokor andana urperatzen dute badiaren hobeki gerizatzeagatik. Joan den egunean urperatu duten bat arras berezia izanki. Anne-Laure Boyer artistak apaindua, bakearen aldeko mezu hunkigarri batekin, hortakotz baitute "Bakea"' deitu. Leihorretik untsa ikus ditake itsasoa apal denean.
Arte-Bideak
Izen hortako erakustegian ideki da erakusketa...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Maleta numerikoak
Jean Verdun lehen mailak, eskola publikoa izanki, laguntza berezia ukana du berriki Herriko Etxearenganik. Bi mailetan: batean hamar ordenagailu mugikor eta bestean hamabi tableta. Material hori karreatuko da gelaz-gela, beharren arabera. Gisa hortako materialak lan moldea alda dezake bai erakasle, bai ikasleentzat. Tresna horien erabilpen hoberena eginen dela dudarik gabe erran dute hautetsiek.
Elizako...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Euskal Trail
Bi urtez ezeztatuak izan eta, Euskal Trail-eko lasterketak maiatz hondar huntan berriz iraganen dira, gure mendietan gaindi. Orotara, 2.800 parte hartzaile aurten, aitzineko aldian baino 200 bat gutiago. Apaltze horren arrazoina: antolatzaileek jakinarazi dutenez, usaian egiten zuten kirolarietarik anitz kolpatuak direla eta besteak ez prest. 550ek eginen dute proba luzeena, 130 kilometrokoa.
Ortzegun huntan, maiatzaren...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Amikuzeko ikastolaren 50 urteak liburu eta bideo batean!
Joan den urtean, Amikuzeko ikastolak hainbat ekitaldi antolatu zituen, bere 50 urteak ospatzeko. Memento berean, lan talde bat arizan zen ikastolaren historia oroitarazteko garai desberdinetako eragileen lekukoak grabatuz eta argazkiak bilduz. Horiek denak liburu eta bideo dokumental batean pikoan emanak dira. 30€tan salgai dira, biak batera eta Amikuzeko ikastolan manatzen ahal...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Amaiurreko Gaztelua Nafarroako Erresumaren erresistentzia gune handia izan zen, 1522an setiatua. Guda hori gertatu eta 500 urte beranduago, 2022an, Amaiurreko Gudaren nafar erresistentzia goraipatzeko, Asiskok ''Amaiur Libera State'' (Amaiur estatu librea) liburua plazaratu berria du, Amaiurreko Gaztelu elkartea, Herrima eta Erroa argitaletxeak eta Gure Berriak Komunikabidearekin elkar lanean. Asisko etorriko da ekainaren 2an (20:30), Bil Toki gelan Azkaine Baik antolatzen duen solasaldi...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Heriotze: Aña Charritton
Joan den astean zendu zen, Xelaiko Aña Charritton, Piarres zenaren emaztea, 85 urte zituen.
Aña, Espertatean sortua zen, zorigaitzez urte bat zuelarik ama zendu zen, beste haur bati bizia emaitean. Orduan aitak beste etxe batean bizi ziren bere arreba eta koinata beren haurrekin, etxera jinarazi zituen, Espertateira. Hor bere kusiekin betan handitu zen. Angeluko Ste Anne etxean eskolak eginik, sartu zen Uztaritzeko seroren etxean....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016