Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Hiruzango ibilaldi eguna berriro Donamartirin
Bi urtez gelditu ondoren, Ezkia eta Arberoa ikastoletako gurasoek berriz antolatzen dute aurten Hiruzango ibilaldi eguna. Donamartirin iraganen da ekainaren 6an, Mendekoste astelehenez, (8:30). Hiru ibilbide proposatuak izanen dira oinez eta beste hiru mendiko bizikletaz adin eta maila guzientzat. Ondotik, jatekoa eta edatekoa proposatua izanen zaizue Donamartiriko Bil Etxea gelan eta Watsonek alaituko du giroa bere...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Heldu den urtean Irisartarrak lehen ekipoak, nazional 2. mailan segituko du. Sostengatzaile anitzen aitzinean, Libourneren kontra azken partida 28/19 irabazi du. Giroa aroaren gisa bero-beroa zen, Airoski bandak guziak bultzatzen zituela. Finalerdietan 18 urtez petik den taldeak ere 31/29 irabazi du Angeluren kontra. Larunbatean Kanbon errezebituko ditu (18:00). Nesken taldeak 31/31 berdin egin du Hendaiako taldearen kontra. Heldu den larunbatean Hendaian (19:00) errefera eginen...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Niko Etxarten afari-kontzertua
Ekainaren 3an, ostiralarekin, Niko Etxart kantari xiberotarraren afari-kontzertua izanen da Pausuko Xaia ostatuan. Niko Etxartekin batera Robert Larrandabürük eta Dominika Eiheraberrik ere kantatuko dute. Aperitifa (19:30) eta afaria (20:00). Antolatzailea: Bakalau elkartea. Erreserba egiteko: 05-47-75-07-02.
Mutxikoak, berriz ere
Hilero, azken larunbatean, goiz aldean, mutxikoak izaten dira herriko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Oihana ikastegi
Oihandun herrien estatu mailako federazioak "1.000 herritan oihana ikastegi" egitaraua antolatu du. Helburua, haur ikasle talde batzuri oihan zati baten kudeatzeko parada emaitea, urte batentzat, herriko Udalek eta ONF erakundeak lagundurik. Uztaritzek ere herriko ikastetxeeri proposatu du. Louis Dassance ikastola izan da bakarrik baiezko erantzun emaile. Joan den astelehenean bildu dira beraz oihanean hemengo hautetsi zonbait (auzapez eta axuant),...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Paxkalekun pala txapelketa laster hasiko da. Izenak lehenbailehen eman behar dira 06-14-44-24-61 zenbakira deituz. Emaila beharko da eman, bigarren edo hirugarren mailan aritu nahi den zehaztuz. Izen guziak hartu eta, ondotik taldeak zozketan eginen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Kontzertua larunbatean Larrekon
Maiatzaren 28an (20:30), Larreko kultur gunean ariko da Lokarri abesbatza. Donibane Lohizunetik eta inguruetatik datozen 17 kantariak lotzen dituen lokarria. Bere errepertorioan, aniztasunagatik originala, atzoko eta gaurko folk-kantak, taldearen baitan antolatuak eta instrumentuz lagunduak 4 ahotseko korala tradizionalarekin bat egiten dute. Oren bat eta erdiz gozatzeko memento polita eskainia zauku, Lions International elkartearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016