Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
"Hipotesi demokratikoa" dokumentala
"Hipotesi demokratikoa, euskal istorio bat" da Thomas Lacoste Bordeleko zinegilearen filmaren izen osoa. Dokumental honetan Euskal Herriak Frantzia eta Espainiarekin duen auzi historikoa aurkezten saiatu da, baita borroka armatuaren bideak eta arrazoiak ere. Arrakasta handia ukan du Iparraldeko zinemetan, Hegoaldean eta Katalunian emateko asmoa dute. Urruñako Itsas Mendi zineman...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Bidarraitarren Eguna À¢'€'" Ekainaren 4an, ibiakoitzez, iraganen da herriko elkarte guziek partaidetzan, Herriko Etxeak sustaturik, lehen aldikotz antolatzen duten "Bidarraitarren Eguna". Egitaraua hauxe da: 7:30etatik goiti ongi-etorria trinket gibeleko gelan, kafe eta bixkotx; 8:00ak eta 9:00ak artean abiatuz plazatik, oinezko ibilaldia (7km), familian egiteko gisakoa; 10:30 ibilbide kultural laburra, elizako plazatik abiatuz, tokiko historia...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Aitzineko astean "Maria Meharra karrika" inauguratua izan da, Jean-François Irigoyen auzapeza, Jacques Ospital eta Les Bask'elles elkarteko kideak bertan zirela. Ekimen hori Kaskarot bandaren soinuan ospatu zen, kari horretara Kilika konpainiak txotxongilo erraldoia ekoiztua zuen, Ramiro Arrue lizeoko joskintza sailarekin elkarlanean.
Kaskarot-ek erregina titulua emaiten zioten emazte bati, Maria Meharra izan zen haietako ospetsuenetako bat.
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Herriko Etxeak animazioeri buruz, herritarren iritzia
Herriko Etxeak galdeketa bat martxan jarri du, antolatuak diren ekitaldieri buruz herritarren iritzia zein den jakin nahian. Hamabost galdera horien bidez, interesak zein diren, bakoitzaren aisialdiko ohiturak, garatu nahi diren jarduerak, informazioak herritarrek nundik biltzen dituzten agertuko dira. Linean erantzun ahal da, Herriko Etxera joanez paperez eskura daiteke. Azken epea ekainaren 30eko da. Aurreikusia...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Klasako bazkaria
1949an eta 1950ean sortutakoak bazkari baten aitzinean elgarretatu dira, Pleka trinketeko jatetxean, 35 bat baziren. Izigarriko memento ederra pasatu dute, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean bukatu dute erranez heldu den urte arte.
Kontzertua
Maiatzaren 28an (18:00), Sarako elizan, Alborada orkestrak kontzertua emanen du. Orkestraren buru Jean-Pierre...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Mus txapelketa
Maiatzaren 28an (14:00) Luisenia ostatuan mus txapelketa iraganen da. Parte hartzea pertsonako 5€ kostako da, sari eder frango izanen dela hitzemana da. Izena emaiteko helbidea: gaga.mustxapelketa@gmail.com.
"Lurra bizi iturri, janari iturri, aterbe iturri... edo diru iturri?"
Maiatzaren 27an...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016