Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Informazio bilkura
Maiatzaren 20an (20:00) Herriko Etxearen gibelean den lehengo kontseilu gelan "Larrun (AHT) Ez" elkarteak informazio bilkura antolatzen du. CADE-ko kideek parte hartuko dute, gaur egungo AHT-ren Bordele hegoaldean eraikitzeko proiektuaren berri emateko. Nahiz frogatua izan den proiektu hori ez dela beharrezkoa eta badirela aterabide egokiagoak, beti aitzina doa!
Bilkuran argitasun zonbait emanen dituzte. Ez lotsa eta bilkurara...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Besta komitea - Maiatzaren 14an Zugarramurdiko Azketa jatetxean bazkaria egin du. Gomitatuak zituen, gaztez gain, borondateko jendeak, bestetan jokoez, pilotaz eta indar-jokoez okupatzen direnak. Denetara 30 bat baziren, beti bezala jateko onak ukan dituzte, bai eta ere gazte horiek zintzurra ongi bustitzekoa eskaini dute. Aurten ere usaiako manifestazioak izanen dira, buruilaren 10etik 14ra. Mementoa etorriko delarik,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Obrak edateko uraren sarean
Herriko Etxeak jakinarazten du edateko uraren sarean obrak eginen direla, maiatzaren 16tik uztail bukaeraraino iraunen dutenak. Obra horiek Euskal Elkargoak finantzatzen ditu. Gune batzuetan bidea moztua izanen da eta gehienik trabatuak izan daitezke Arruntza eta Heraitze auzoak. Lanen denboran desbideratzea seinalatua izanen da, 932 erregebide nagusitik ibiltzeko gisan. Biztanleek agian ongi ulertuko dutelakoan lan horien...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Hirugarren adinekoek
Bi urtez huts egin ondoan, ekainaren 11n elgarrekin bazkaltzeko Herriko Etxearen gomita ukan dute.
Aldi huntan "On egin" herriko jantegian bilduko dira, eguerditik goiti. Maiatzaren 23ko izena emaitea galdegina zaiote, 05.59.29.62.84 deituz edo mairie@isturitz.fr helbidera maila igorriz.
Gainera nahi duten guzientzat, bilkura antolatua da egun...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Udaberriko animazioak
Orotarik bazen iragan larunbatean Hazparnen: merkatu, haurrentzat joko, dantzari gazteak... Alabainan, aro ederra lagun, dantzari gazte anitz ibili da karriketan eta plazan dantzan arizan, begirale askoren aitzinean. Aurtengo Dantzari Ttiki arras ongi pasatu da.
Bizitasun horrek iraun behar luke ondoko egunetan herriko komertsantek antolatu hilabete bereziari esker.
Zonbait denbora hauetan harri tindatu batzu han eta hemen gordetzea...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Bigarren aldikoz "Udako merkatua" antolatua izanen da, maiatzaren 28an (16:00), Hergaraiko Herriko Etxeen laguntzarekin. Herriko plazan artisauen sorkuntzak eta tokiko ekoizpenak atzemanen dira. Ondotik (18:30) aperitifa animatua izanen da, jateko edatekoa segurtatua da. Elizan (21:00) Kanta Hergarai eta Appogiature Nantes hiritik etorri koruak kantaldia eskainiko dute.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016