Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Agiantzak

Urte hasierako ohiduretan Herriko Etxeen agiantzak iragaiten dira, gure herrian urtarrilaren 25ean izanen da Mindegia gelan (10:30). Euskal Elkargoko mendi saileko Natacha Courderie misio karguduna hor izanen da. Baigura mendiguneari buruzko Natura 2000ko printzipioak eta Euskal Mendiko Eskualdeko Parke Nazionala (PNR) proiektua aurkeztuko ditu, aurten indarrean jarriko direnak. Bururatzean herritarren artean solastatzen ahalko da baso baten inguruan.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a

Euskal Pilota Selekzio baten alde

Joan den larunbatean Euskal Pilota Selekzioak egun osoko egitaraua antolatua zuen. Goizarekin 30 bat pertsona, gehienak pilotari gazteak, bildu dira. Euskal Selekzioaren alde eraman borrokak eta gertakariak oroitaraziak izan dira. Gogoratu da, azken urte hauetan Ipar Euskal Herriko pilotari batzuk bildu zirela, "Euskal Selekzioa orain!" lemapean. 15 pilotarik, 2024an, frantses pilota federazioari uko egin diote. Biltzar nagusian errana izan da, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Makeako Laborariak - Euskal Selekzioaren aldeko eguna

Makeako Laborariak

Makeako Laborariak elkarteak urtero agorrilean "Gasnaren Besta" antolatzen du, urtez-urte gertakari horrek arrakasta pollita bildua du. Urte hondarrean besta horretan parte hartzen dutenak eskertzeko, elkarteak afari goxo baten inguruan laguntzaileak bildu ditu.

Besta horri esker ateratzen den benefizio parte bat emana da etxaldearen segida hartzen duen herriko laborari gazte bati. Aurten Kattin Lahargou da hautatua izan, 400€ko txekea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Eguberriko merkatua

Herriko Saskia elkarteak abenduaren 14an Eguberriko merkatua antolatzen du (10:00-12:00) Mindegian. Parada ezin hobea urtea bururatzeko besteentzat erosketak egiteko, tokiko laborariak lagunduz. Kafea eta bixkotxa eskainiak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Kantu ikastaldia - Klikak musikariak xerkatzen

Kantu ikastaldia

Giltzaera eta Jostakin elkarteek abenduaren 21 eta 22an, 8 urtetik goiti duten haurrentzat kantu ikastaldia antolatzen dute. Ikastaldia Pantxix Bidart, Thierry Biscary eta Ainhoa Sarasuak kudeatuko dute. Xehetasunentzat eta izena emaiteko: 06-30-48-40-40.

Klikak musikariak xerkatzen

Makeako klikak musikariak xerkatzen ditu. Hori dela eta gazteak formatu nahi ditu. 8 urte baino gehiago dutenei abenduaren 7an (15:00)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Palestinaren aldeko eguna

Joan den larunbatean goizetik anitz jende hurbildu da, tokikoak baina ere kanpotik etorriak. "Ibaitik itsasora, Palestina libre" lelopean antolatu egunean mintzaldi interesanteen entzuteko parada izan da. Palestinaren egoera politikoa hobeki ezagutzeko parada emana zen, bai eta palestinarren alde antolatuak diren kolektibo desberdinen lana hobeki ezagutzeko.

Eguna giro onean bururatu da kontzertuak entzunez.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016