Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Dantza kirola - Internet zuntza

Dantza kirola

Mindegia gelan, Jostakin elkarteak antolaturik, asteartetan Laurent Harignordoquyk dantza-kirola kurtsoak emanen ditu (20:30). Lehena irailaren 17an iraganen da. Interesatuek 06-22-29-62-92 deituz izena eman behar dute. Urtea 110 euro kostako da, ikasleek eta langabezian direnek 100 euro ordainduko dute.

Internet zuntza

Irailaren 10ean asteartez, Mindegian Orange Internet operadorea hor izanen da (10:30-13:00 eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Gasnaren Besta

Joan den astean "Makeako laborariak" elkarteak Gasnaren Besta antolatua zuen. Asteazkenean "Artzain soil" Sabina Hourcade eta Lucie Francinik egin filma ikusgai zen. Hurbilduak zirenek plazer hartu dute Maina artzain gaztearen ibilbidea ezagutzea, 6 urtez artzain soil izan ondoan etxalde batean instalatzea erabakitzen du. Ondotik hurbilduak zirenen artean eztabaida interesantea iragan da, filmegileak eta Maryse Cachenaut Lurzaindiko ordezkaria hor zirela.

Ostiralean Gasnaren Bestara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Gasnaren besta

Agorrilaren 23an, Makeako Laborariak elkarteak antolaturik "Gasnaren besta" iraganen da. Egun osoan merkatu eta animazio desberdinak proposatuak dira. Egun goxo baten pasatzeko egun paregabea!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a

Bestak trabatuak...

Bestak ongi hasi dira ostegunean haurren kantuak entzunez eta jokalari gaztek egin filma ikusiz, ondotik Eguzki Lore taldeak eman antzerkiarekin. Ostiralean ere zikiroak arrakasta gaitza bildu du 700 afaltiar pasarekin. Larunbatean pintxo-potearekin gaualdia ongi hasia bazen, maleruski kontzertuen aldi zelarik eguraldia txartu da, euri zaparradak, ortzia... hots taula gaina urez hartua, gazte komiteak erabaki du dena gelditzea. Igandean bestak segitu ahal ukan du, azpimarratzekoa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Herriko bestak

Hurbiltzen ari dira, uztailaren 18an ostegunarekin hasiko dira, Jostakinen gaualdiarekin (20:00). Haurrek beren ikusgarria emanen dute, ondotik Iduzki Lore taldeak emaiten duen "Ihesi" antzerkia segitzen ahalko da. Ostiralean usaia den bezala zikiroa izanen da (19:00), Ixtaklok eta Holako Deluxek animaturik, 20€tan. Larunbatean Makeako komedia plaza xokoan (18:00), pintxo poteo Atzarbalek alaiturik eta kontzertuak Gatibu eta Zetak taldeekin, gaualdia Trikiziorekin. Jatekoa Baigura...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a

Legebiltzar emaitzak

Orotara herrian 461 bozkatzaile dira. Joan den igandean 356k bozkatu dute, horietan 7 xuri. Echaniz (Fronte Popularra) lehena atera da 151 bozekin, Lopez (RN) 72 boz, Lassalle (Résistons) 50, Cachenaut (LR) 49 eta Mirande (EAJ-PNV) 27. Heldu den igandean berriz bozkatzera deituak gira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016