Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Eguberriko merkatua

Herriko Saskia elkarteak abenduaren 14an Eguberriko merkatua antolatzen du (10:00-12:00) Mindegian. Parada ezin hobea urtea bururatzeko besteentzat erosketak egiteko, tokiko laborariak lagunduz. Kafea eta bixkotxa eskainiak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Kantu ikastaldia - Klikak musikariak xerkatzen

Kantu ikastaldia

Giltzaera eta Jostakin elkarteek abenduaren 21 eta 22an, 8 urtetik goiti duten haurrentzat kantu ikastaldia antolatzen dute. Ikastaldia Pantxix Bidart, Thierry Biscary eta Ainhoa Sarasuak kudeatuko dute. Xehetasunentzat eta izena emaiteko: 06-30-48-40-40.

Klikak musikariak xerkatzen

Makeako klikak musikariak xerkatzen ditu. Hori dela eta gazteak formatu nahi ditu. 8 urte baino gehiago dutenei abenduaren 7an (15:00)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Palestinaren aldeko eguna

Joan den larunbatean goizetik anitz jende hurbildu da, tokikoak baina ere kanpotik etorriak. "Ibaitik itsasora, Palestina libre" lelopean antolatu egunean mintzaldi interesanteen entzuteko parada izan da. Palestinaren egoera politikoa hobeki ezagutzeko parada emana zen, bai eta palestinarren alde antolatuak diren kolektibo desberdinen lana hobeki ezagutzeko.

Eguna giro onean bururatu da kontzertuak entzunez.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Joko berriko finalak - Palestina libre

Joko berriko finalak

Ostiralean finalerdiak iraganik, San Martin egunaz Inchauspe/Larralde - Maiz/Ugarteren kontra finala jokatu da. Etorriak zirenak ez dira dolutu partida ederraren ikusteko parada ukan baitute. Hastapenean partida frango tinki bazen, bururatzean Hegoaldeko pilotariek gaina hartu dute, 40/23 irabaziz.

Partida bururatzean xingarraren zozketa iragan da Florence Acheritogarayk irabazi du. Zorionak, ea ba jastatzeko parada ukanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a

Joko Berri

Urtero bezala, pilotazaleak joko berri lehiaketaren segitzera gomitatuak dira azaroan. Aurtengo lehiaketa azaroaren 8 eta 11n iraganen da.

Azaroaren 8an (18:00), Inchauspe/Larralde - Ziarrusta/Harroçareneren kontra ariko dira eta bigarren finalerdian Maiz/Ugarte - Barreneche/Guichandut-en kontra lehiatuko dira.

Azaroaren 11n (11:00) finala iraganen da.

Dena giro ezin hobean iragan dadin, jateko eta edatekoa segurtatuak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Loto - Berriz Aitzinaren biltzar nagusia

Loto

Urriaren 20an (15:00), "Gure haurren eskola" eskola publikoko burasoen elkarteak lotoa antolatzen du ezkerparetan. Sari anitz badira irabazteko. Goxokiak eta edariak ere izanen dira.

Berriz Aitzinaren biltzar nagusia

Joan den larunbatean Mindegian herriko lehengo 50 bat gazte Berriz Aitzinaren biltzar nagusira hurbildu dira. André Duhart eta Peio Uhaldek bi hizkuntzetan ongietorria egin eta, Christiane Uhalde eta Françoise...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016