Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
"Lagunak" herriko nesken eskubaloi taldeak sasoia bukatu berri du. Maiatzaren 18an, igandez (14:00), mus txapelketa antolatzen du klubaren alde. Izena emaitean pertsona bakoitzak 12€ ordaindu beharko ditu. Sari anitz badira irabazteko, lehena 500€.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Eskuz Esku etorkinez arduratzen den elkarteak antolaturik, apirilaren 18an (19:00) Mindegia gelan Fermin Muguruzaren "Bidasoa" filma ikusgai izanen da. Ondotik Sara Cesaro, migrazio gaietan ikertzailea eta laguntzailea hor izanen da.
Gaualdiak segituko du Azerbaijaneko pintxoak janez, txaranga batek animaturik.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Berriz Aintzinaren ateraldia
Joan den asteartean makear erretretadunek ateraldi pollita egin dute, Bastidako "La fabrique du chocolat" enpresa bisitatu dute. Anaiz eta Gabriel Auzy bikote gazteak bere enpresa bisitarazi du. Jules Auzi, Gabriel-en herenaitonak duela 120 bat urte sortu zuen txokolategia berriz martxan jarri du. Bikote gazteak hamar urte behar ukan ditu herriko errota hidraulikoa zaharberritzeko. Gabrielek txokolate fabrikaren elementu historikoak aurkitu...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Jostakin elkarteak antzerki talde baten osatzeko proposamena luzatzen du, nerabe eta haurrentzat, 10 urtetik goiti. Peio Berterretche antzerkian adituak kudeatuko du. Xedea da uztailaren 17an, herriko besten kari, ostegunarekin ikusgarria presentatzea. Horretarako izena emanen dutenek segurtatu beharko dute hor izanen direla.
Errepikak astean behin izanen dira, ostiralez, bi talde osatuko dira: lehena, 10 urtetik 12 urteraino: CM1, CM2 eta 6.ak (17:30-19:00) eta bigarrena 13 urtetik...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 15ean herriko gazteek sagarnotegi ateraldia antolatzen dute, deneri idekia. Autobusa eguerdi t'erditan abiatuko da, itzultzeko bi ordutegi proposatuak dira, lehena 22:30etan abiatuko da eta bestea goizeko 2:00tan. Izenak lehenbailehen eman behar dira 06-22-07-98-45era deituz, sartzeko tenorea zein nahi den abisatuz.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Agiantzak
Alain Dubois herriko auzapezak Mindegia gelara hurbilduak zireneri urte berri ona desiratuz hasi du agiantzen ekitaldia, bere inguruan zituela herriko kontseilariak. 2024ko urtean iragan obrak gogoratu ditu, horietan eskola eta ezkerpareta artean egina izan den haurrentzat jostalekua. Elizaren arraberritze obrek segitzen dute. "Urtsu" lotizamenduan 5 etxe eraikitzeko herriak egin behar zituen obrak bururatzen ari dira. Lehen aldiz jabe izanen diren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016