Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Artzain besta

Ameriketako artzainen besta urria 12an iraganen da Berueten. Irailaren 26a da azken epea txartelak erosteko Donibane Garaziko Paris ostatuan. 60€ dena barne: autobusa eta bazkaria.

Programa:

(7:45) Autobusen iritsiera beheko aparkalekuan (Sander Zaharraren aparkalekua)

(10:00-12:00) Gosaria

(12:00) Meza Berruetako elizan

(14:00) High Ball eta bazkaria

(16:00) Menditarrak

(17:00-19:00) Ibarra DJ

(19:15)...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Itsas bazterretik

"Xab Xab"... Xabi Tapia artista kolegioan!

Ekain erditsutik, kolegioko sartze nagusian, Xabi Tapiak, "Xab Xab" ezizena duen artistak, fresko handi bati hasiera eman dio. Bere lan osoa xuri beltzez gauzatuz eta bere lan teknika ikasleekin partekatuz.

Ikastetxeko maila bakoitzak, Xabirekin trukatzeko parada ukan du, pertsonaren, artistaren eta bere unibertsoaren ezagutzeko. Saioak Xabiren lana aurkezten zuten bideo batzuekin...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Haziak idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Mixel Zanpatzar

Zorigaitzez... bidaiariak plater nagusia jan zuen. Peio deitzen zela erraiteko denbora ukan zuen bakarrik, jan zuen eta segidan lurrera...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

kukumarro

Inguma

Agian inguma zer den gure irakurle guziek ez dute molde berean hartzen. Iduri luke haatik basa-ihizi gaiztoa dela eta beti ere gauaz jendea ez duela lo egitera uzten.

Leku frankotan haren kontrako ondoko formula edo otoitza erraiten zen ere:

Inguma, ez nauk hire beldur,

Zeruan izar, lurrean belar, itsas bazterrean hariña-mokor,

Ez hadila hona ager hoik oro kontatu gabe.

Ez...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Ligets sariketa

Finkatu bezala iragan da agorrilaren 11n Alozen Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu lehen Ligets bertsu sariketa. Hitzartu sei protagonistak hor ziren: Irantzu Idoate, Joanes Etxebarria, Xan Alkhat, Johañe Sarraillet, Nahia Sasco eta Aitor Servier, denak Xabi Elgarten aginduetara. Saio oso klasikoa puntuagarri ziren lanen aldetik, ofiziotan zortziko handi, zortziko eta hamarreko ttiki eta birana lan bakarka. Azkenean Aitor Servier-ek eskuratu du lehen txapel hori. Adixkidantzazko...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Dolu

Ignace Etxehandi beneditar fraidea

Agorrilaren 8an zendu da Ignace Etxehandi beneditar fraidea, Belokeko monasterioan. 93 urte zituen. Sortzez Eiheralarre Kondixenekoa zen, sei haurridetan hirugarrena, bataio izenez Jean (fraide bilakatzean zuen Ignace izena hartu). 11 urtetan sartu zen Belokeko eskolan, geroxeago harat segituko zuela ere haren anaia Martzelek. 1955ean apez ordenatua izan zen. Monastegiko etxaldean eginen du urte luzetan lan, artzain gisa,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016