Orotarik | 2024ko Uztailaren 18a
Danborrada eskolan
Joan den apirilaren 12an, eskolako bestakari Danborrada aurkeztu dugu gure buraso eta familieri. Alabainan, Donazaharreko Danborradatik jin zauku Michèle. Hari esker, ttunttunaren gainean makilak erabiltzen ikasi dugu. Aktibitate horren bidez erritmoa eta konzentrazionea landu ditugu.
Eskertzen dugu burasoen elkartea euskal kultur tailer hori ordaindu duelakotz!
...Orotarik | 2024ko Uztailaren 18a
Aurten, Baionako AEKko talde batek idatzi duen olerkia argitaratua izan da 2024ko "HATSAren POESIA" deitu olerki bilduman:
Mugaz gain
Uraren muga,
lurraren muga,
zeruaren muga
Haizearen muga?
Ura ta...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 18a
Laugarrenak hizkuntz bidaian...
Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira. Ekainaren 10etik 14ra handik ibili dira eta hizkuntza lantzeko aukera ukan dute bertako familietan. Nahiz eta 71 ikaslek ber herrira bidaiatu duten, zenbait aktibitatetan bi taldetan banatuak ziren. Bisitak eta aktibitate ezberdinak (kirolak eta artea) egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko. Horien artean, "rappel" iniziazioa Mallos de...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Txotxa eta ardiak edo arresak
Txotx hitza anitzetan entzuten da sagardotegietan eta bestaldean gehienik, nahiz erranahi honekin txotx hitza zabaltzen den iparralderaino.
Bainan aipatu nahi dudan txotxak ez du deus egitekorik sagarnoarekin eta izaitekoz gasna du gogora etorrarazten, gasna edo bederen ardia.
Beraz bortua, artzaingoa du txotxak aipatzen. Zuberoan eta Baxe-Nafarroan bortura joaten diren artaldeak...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Aspaldiko proiektu kulturala gauzatua! Asturias lurraldeko Ribadesella hirira iritsiak! Baionatik abiatu ondoan, Xabi gidariak 28 emazte kantari eramaiten ditu bere autobusean. Oroitzapen ona du Xabik, hainbestetaraino nun berriz abiatzeko prest den!
Han, Ribadesellako "La Fuentina" koruak errezibiturik, artistek itsas bazterrean den garaiko hotel batean pausatuko dituzte beren zakuak.
Biharamuneko egitaraua: Oviedo, probintziaren hiri nagusiaren bisita. Karriketan entzun...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Zuen irriek,
malkoek,
txaloek,
hitzek
Osoki lohitu gaituzte.
Kanpotik eta barnetik.
Mila, mila esker
Izurako zalditokitik pasa zirezten orori.
Mila, mila esker
lurra eta euskararekin bat egin duzuen guzieri.
Mila, mila esker
...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016