Orotarik | 2024ko Martxoaren 07a
Iaz, Hazparneko Zinegin festibalaren barruan Bizkarsoro filma ikusteko aukera bikaina eta atsegina ukan nuen. Oker ez banaiz, Donostiako Zinemaldian lehen aldikoz proiektatu zuten, ondotik Donibane Lohitzunen bigarrena, nazioarteko festibalean hain zuzen, eta Hazparnen hirugarrena. Hango aretoan ez zitekeen jende gehiago sarraraz. Hango zinemara joan nintzen lehen aldia izan zen, baina ez zen euskararen mespretxuari eta errepresioari buruz entzun nituen lehen...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 07a
Otsailaren 16an, ostiralarekin, arratsaldean ihauteriak ospatu ditugu.
Desfile, dantza eta kantu politak egin ditugu burasoen aitzinean.
Ama eskolako haurrak zirtzilez beztituak ziren, CP-CE1eko haurrak joaldunez eta CE2-CM1-CM2ko ikasleak kaskarotez. Zer talde polita!
Egun hartan, arratsean, antzerki gaualdia antolatua izan da. CE-CM eko ikasleak antzezlariak bilakatu dira!
Azarotik, "Buruketa" antzerkia landu dugu. Eszenaren gainean sartu aitzin emozio anitz izan...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 07a
Otsailaren 8an, ostegunez, eguerdiko pausa denboran, Urruñako "Gazte guneko" Julen Garcia eta Eñaut Larretche kolegiora etorri dira, ikasleekin solastatzera.
Arratsaldean lehenik Urruñako 6. eta 5.eko ikasleekin bildu dira eta ondotik 4. eta 3.eko ikasleekin.
"Gazte gunea" non kokatua den oroitaraziz, neguko oporretako bi asteetan antolatu dituzten tailerrak, ateraldiak eta ekintzen berri ukan dute, barne Bordeleko egonaldia. Saioa bukatu aitzin, xehetasun gehiagoren ukaiteko...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Alegia deus ere, itsasoak baditu bere lekuak aski ongi markatuak barnealdeko mendiak bezala. Adibidez entzun daiteke marinel bat erraiten Hendaia ateko bandan, hots itsasoan dagoelarik: Hemen Kanbon gaude, Kanboko bankoan. Kanbo nolaz aipa daiteke itsasoan? Jakin behar da, GPSak baliatu aitzin, itsasoan zegoen itsasturiak kostaldeko puntu ikusgarri zonbait kontuan hartzen zituela, non ote zegoen jakiteko. Hori deitzen da marka. Eta frantsesez amer. Konparazione barnealdean...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Joan den astean "40 urte - Didier Gogoan Omenaldia" Didieren Lagunak elkarteak, otsailaren 26tik martxoaren 3a arte antolatzen duen omenaldia kari, Gabi Mouescak bere lekukotasuna ekarri du.
Gutariko bakoitzaren bizitzan, oroimenetik sekulan ezabatuko ez diren egoerak badira.
1984ko martxoaren leheneko arratsalde hondarra betiko nere memorian egonen da. Didier Lafitte, Iparretarrak erakunde politiko-militarreko militanteak bizia galdu zuen. Bere ondoan...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Frantses gobernuak 10 miliar atzeman behar ditu, zakutik edo zorrotik. Finantza ministroa -Bercyko bere denbora libreetan nobela pornografikoak idazten dituena- igandean agertu da pantailetan, ahoa biloa bezain zuri, baliabide urriko publikoa hertsatzen, izutzen, lotsarazten. Badirudi 2024an Frantziako garapen kurba motel ibiliko dela: %1 doi doia. Etorkizuna beltz ikusiko dugu, hilabete hondarrak are latzagoak dirateke eta sozialki "asistituen" eta baliatzaileen -zu eta ni funtsean-...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016