Orotarik | 2024ko Maiatzaren 30a

Lorratzak liburua

Txomin Heguy - Maiatz argitaletxea, ekainaren 1ean, Ziburuko azokan plazaratua.

Lorratzak

Eguneroko urratsek, harat-honatek uzten dituzten arrastoak.

Lorratzak. Hatzak. Aztarnak. Zantzuak.

Lorratzak, lurzoruan, lohian, elurrean, belardian, orbel metaren gainean, gorputzean, gogoan, burmuinean, bihotzean.

Denboraren mugarriak, iraganaren keinuak, memoriaren markagailuak.

Haserre lorratzak, samurtasun lorratzak, sumindura...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 30a

Antzerkia kolegioan "in english"!

Maiatzaren 3an, ostiralez, Piarres Larzabal kolegioak "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezlariei harrera egiteko plazera ukan du.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guziek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte, aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.

Murgiltze dibertigarria baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatxoz ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker ikasleak guziz haienganatzen...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 23a

Kukumarro: Naza gaindituko da!

Haur batek bere aitamak sinetsi nahi ez dituelarik, hots ezin egona edo hastiala bilakatzen delarik, edo bestalde norbaitek zerbait ez dioelarik jasan, horra zer erraten ohi den haserrealdiaren adierazteko: "Kasu, naza gaindituko da!". Hobeki erran, haserretu aitzin. Mintzatzeko manera honen errateko paradak ez dira guti!

Baina naza hori zer ote da? Alde batetik, frantsesez mintzatzen delarik, "nasse" badakizu zer den: tranpa bezalako zerbait, arrain harrapatzeko egina. Berez...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 23a

SLOW BIZI!

Badakigu, abiadura, edozein alorretan, txarra dela naturarentzat, lurrarentzat, humanoarentzat. Alta, sistema neo-kapitalistak abiadura are handiagoan bizitzera eta hiltzera behartzen gaitu. Lepo zainak urratzear gabiltza lanean, ausetan, oheetan ere ihalozka, performantzia gaitzak eta urrezko lorpenak eskuratu beharrez. Baina ohartzen gara, ezin helduz, triste eta putzuka paketa frustratuak garela ororen buru. Adibidez, zerbaitetara iristeko agrikultoreak berak prest dira, dolu izpirik...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 23a

Gasna dastaketa Baigorrin

Donibane Lohitzuneko Urkijo ikastetxeko ikasle batzuk Baigorrira joan dira bi egun pasatzera, Oronozia aterpetxera. Han bertan "Sarde Sardexka" elkartearekin haurrek ikasi dute ardi gasna dastatzen. Etapak behar ziren errespetatu eta momentu berean hiztegia ikasi: lehenik gasna zati bat begiratu (kolorea, forma...), gero hunkitu (gogorra, biguna, leuna...), ondotik usaindu eta azkenik begiak hetsirik zati bat jan, sentsazio guziak ongi barneratzeko.

Tailerra bukatu eta gero, joan dira...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 23a

Hazparne eta Azpeitiko kolegioko ikasleak elkarrengana!

Martxoaren 20tik 22ra, Elhuyar kolegioko 5.en elebidunek ateraldia egin zuten: Zestoa, Zumaia, Azpeitira eta Bilbo bisitatzeko parada!

Lehen egunean Ekainberriko harpeko tinduak ikusi eta tailerrak egin ondotik, Zumaiako flycsh-aren ezagutza egin dugu, hondartzaren ondoan ibiliz eta lur geruzak hurbil eta urrundik ikusiz.

Biharamunean, Bilboko bisita izan da, goizean itsas-museoko aberastasuna deskubriturik, ikasleek hartu dute giden rola arratsaldean, bakoitzak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016