Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a

Haziak loratzen

Ainhoa (IV)

2022ko azaroaren 13an

Arratsalde honetan, nire alabaorde maiteenak eraman nau Dantxariara erosketen egitera. Aspalditik nekien Dantxaria (frantsesez) edo Dantxarinea (espainolez) Ainhoako auzoa zela, Lapitzuri iturriaren bi aldeetan. Baina berriki argitasun gehiago irakurri dut. Dantxarinea izena "dantzalari enea"-tik dator. Dantzariaren etxea zela erranahia du. XVIII. mende hastapenean, Frantziako Luis XIV erregearen bilobak, Duc...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a

Itsas batzerretik

Kolegioko mus txapelketaren finalak 6 eta 5.ean!

Ekainaren 10ean, astelehenez, bazkaltzeko garaian, kanpoko eremuan iragan da 6 eta 5.eko finala, maila printzipalean, denen begipean... Alde batetik, 6.eko Joanes Etcheverry Harriet eta Panpi Indart eta bestalde 5.eko Hegoa Haramboure eta Intza Haramboure lehengusinen arteko partida izigarri tinkatuak izan dira... Lehena mutilendako izan da 40-39, bigarrena neskendako 40-32, eta azken...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Kukumarro

Antzera

Antzera edo antzara aipatuko dut sasoinaren kontra ere. Antzera diogu, eta lainetik hartzen dugu izena; anser, anséris deitzen baitzen. Rabelais frantses idazleak zenbait aldiz les plumes ansérines aipatzen ditu baina hitza kasik galdu da, horren ordez beste latinezko hitza hartu baitute, avica, espainolez oca deitzen dena, frantsesez oie, gaskoinez auque:...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Mikel Epalza, jende arrantzale

Coline Renault paristar kazetari gazteak badu afizio berezi bat itsasoaz eta mariñelen biziaz. Mikel Epalza mariñelen omonierrak egiten zuen lanaren berri ukanik, nahi ukan du honen biziaz gehiago jakin. "Nere biziaz? Zergatik? Ez dut denborarik galtzeko gisa hortako gauzekin" zion ihardetsi. Alabaina, Mikel Epalzak betitik bertzeak ditu gogoan, bertzeen laguntzera osoki ekarria da, bere buruaren ospeaz arrangura izpirik gabe. Emeki emeki, hala ere, kazetari gaztea...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Bertsoak

Unibertsoa...

Aro ederra delarik gaude

Lurretik gora begira,

Izartegi misteriotsua

Deitzen den Unibertsora...

Gure planeta gisarakoak,

Jakintsunen arabera,

Milaka omen daudela eta...

Ene ulermen ttipira

Noizbait argi bat helduko dea?...

Horra hor, ene galdera! (bis)

Gizakiaren baitan dagoen

Gogoa bera ulertu

Nahiko nuke bainan ezinak

Isilik uzten nau mutu!

Halere giza jakintzak...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Irakurlea mintzo

Sukaldean norbait dabil, sua pil pil, tipula tipil, urrin ona hedatzen ari... Ez nago ni, hemen bainaiz idazten ari; ez da inor etxe hontan une hontan... baina bai: mutil bat, mutil gazte bat, luze, oneraino egin duen bidea bezain, Nouakchott-Xiberoa. Nik ja doi-doia banakien non kokatzen den Mauritania, intelektualki besterik ez. Horrek Xiberoaz gehixeago daki, ibilki. Asteartean Baionatik hona ekarri genuen, ene urtebetetze egunean! Batzuk urtebetetzeko oparia IKEAn eskuratzen dute, guk...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016