Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Haziak mintzo

Maiorgako 6.eko ikasleak Irisarriko Ondare Hezkuntzarako zentroan

Lehen aldikoz, maiatzaren 6 eta 7an Mayorgako eta Etchecoparreko sail elebiduneko 6.ekoak, Irisarriko Ospitale zentroan elkarretaratu dira. Manu Inarra animatzaileak arras ongi kudeaturik, "Pilota" gaia jorratu dute historiaren aldetik, eta pilotan izerditan blai arituz plazan, ezkerparetan edo kiroldegian.

Usaiako pilota jokoez gain, artzainek Pilota soroetan...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Itsas bazterretik

Euskal Olinpiadak Oreretako ikastolarekin batera!

Ekainaren 7an, goizez, gure 5. mailako ikasle guzientzat eta Orereta ikastolako 1DBH-ko ikasleentzat "Euskal Herri Kirolen Olinpiadak" antolatu zituzten kolegioko Euskaraz Biziko arduradunek.

Ziburuko ezker paretan bildu ziren 168 ikasle. Oreretakoei bertsoen bidez harrera egin ondoren, goizean zehar 15 talde aritu ziren lehian, frogaz froga. Taldeak Piarres Larzabal Kolegioko...

Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a

Haziak loratzen

Ainhoa (III)

2001eko agorrilaren24a

Badu hiru urte bereiziak garela Pierrot eta biok. Hastapenean arraro zitzaidan berriz Ainhoara etortzea. Bainan, laster laket sentitu nintzen, mendietan ibilaldi ederra egitera eraman nindutelakonire lagunek. "Ibilaldiaren hamabi orduak" deitzen da. Ertaineko zirkuitua hautatu nuen, 36km egiten dituenak. Ainhoa inguratzen duten oihanak eta mendiak zeharkatu genituen. Ahantzi dut zein ordenetan baina oroitzen...

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Kukumarro: Gezurra

Gezurra, bizkaieraz guzurre frankotan erabiltzen da, egia hitza bezainbat. Gezurtiak ez baitira eskas. Egiak hegia zorrotz dio hizkuntza batek, egiak dioena mehe eta fina delako ganibetaren ahoa bezala.

Frantsesez "mensonge" erraiten da eta lehenik "mentionner" erran nahi zuen besterik gabe, hots aipatzea, eta gero zentzua bihurritu zaio. Aldiz gezur hitza nondik jiten den ez nakike.

Gezurra ontsalaz gaitzesten da. Berterretxeren...

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Haira Aizpurua Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna

Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa jarraitzeko 250 lagun bildu dira Nafarroako Arantzako frontoian. Hamaika bertsulari aritu dira, bakoitza lurralde bateko ordezkari zela.

Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia, Baxe Nafarroatik Nahia Etcheverry, Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga, Gipuzkoatik June Aiestaran eta Joanes Azpillaga, Lapurditik Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua eta Nafarroatik Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga.

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Agur Hurura

Hara, bihar abian gara, andrea eta biok. Bordelen hartuko dugu hegazkina, bi egun akigarriren buruan, Papeeteko aireportuan lurreratzeko. Polinesiako atol eta itsas aintziretan Europan agitzen direnak oro ahantziko ditugu. Hemendik gutxira ez dira gure aferak izanen, nahiz eta alabaren kezka ekologikoa kasko gainean edukiko dugun Damoklesen ezpata baten moduan. Badu urte pare bat jada koral hesiaren dekoloratze fenomenoa ikertzen ari dela, eta bere iragarpenak, ez dira bereziki baikorrak....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016