Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Agur Hurura

Hara, bihar abian gara, andrea eta biok. Bordelen hartuko dugu hegazkina, bi egun akigarriren buruan, Papeeteko aireportuan lurreratzeko. Polinesiako atol eta itsas aintziretan Europan agitzen direnak oro ahantziko ditugu. Hemendik gutxira ez dira gure aferak izanen, nahiz eta alabaren kezka ekologikoa kasko gainean edukiko dugun Damoklesen ezpata baten moduan. Badu urte pare bat jada koral hesiaren dekoloratze fenomenoa ikertzen ari dela, eta bere iragarpenak, ez dira bereziki baikorrak....

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Irakurlea mintzo: Bestetako protokoloak aski ote dira indarkeria matxistari aurre egiteko?

Udako besta maratoia hastear da. Azken urteetan Ipar Euskal Herrian zonbait besta antolatzaile protokoloak plantan ezartzen ari dira eraso matxista, homofobo, transfobo ala arrazistak kudeatzeko. Horrek erretizentzia batzuk sortu ditu izan besta antolatzaile, zein bestazaleen artean. Indarkeria matxista elikatzen duten jarrerak iratzarri dira: "ezin dela gehiago besta lasai egin", "bortxaketa batengatik besta gelditzea erradikalegia dela eta erasotua kaltetzen ahal duela". Jarrera horiek...

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Erreki gaualdia

Ekainaren 14an, Larresoroko Dona Martineko eskolan ikasle guziek dantza eta kantu ederrak prestatu dutugu Erreki gaualdiarentzat.

Anitz errepikatu dugu gelan burasoak kontent izaiteko.

Ikusgarria eta gero, edatekoa eta jatekoa baziren.

Jende anitz elkartu da momentu goxo hori partekatzeko.

Xantza ukan dugu denbora ederra baitzen eta denak uros ginen.

Gure eskolan momentu zinez politak pasatzen ditugu!

...

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Ainhoa (II)

1972ko agorrilaren 16an

Pierrot eta bi mutikoak herriko besten karietara Ainhoara etorri ginen. Eguna, bai luzea, bai atsegina pasatu genuen, bidea salbu. Miarritzetik Ainhoara, Arbonatik eta Senperetik pasatuz, guti gora behera hogeita hamar kilometro daude. Ez zen luzea baina bihurgune anitz izateagatik bi mutilak okaztatu ziren. Beraz, heldu orduko erabaki genuen karrikan ibiltzea aire freskoa arnasa hartzeko eta etxeak miresteko. Haurrei galdegin nien zer zen...

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Laugarreneko ikasleak Oiartzunen ziren

Ekainaren 6 eta 7an, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira.

Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren elkartrukatu dute.

Meategian zirelarik, lehenik interpretazio zentroa ikusi dute eta ondoren meategia barnetik bisitatu, kaskoak ezarri eta.

Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute bisita gidatu batean eta Euskal Herrian...

Orotarik | 2024ko Ekainaren 27a

Euskaltzaleen Biltzarra: "Gabriel Arestiren urratsetan"

Euskaltzaleen Biltzarraren ateraldi kulturala Bilbon izanen da, uztailaren 24an iraganen da.

Ibai-ontziz, Nerbioi edo Ibaizabalen gaindi, gidariak: Karmelo Landa "Bilbon dabil Gabriel Aresti" eta Xabier Monasterio "Iparreko Eleak" idazleekin.

Abiatzea (8:00) Miarritzeko Irati aparkalekutik edo Donibane Lohitzuneko Jalday langunearen sartzetik (Balcoin bidearen ondoan)

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016