Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Dolu

Ttale Ouret artzaina

Agorrilaren 7an zendu da Ttale Ouret artzaina. 83 urte zituen. Suhuskunekoa zen sortzez, Idiaia etxaldekoa. Lehen batean apez bilakatu zen, zenbait urtez besteak beste Euskaldun Gazteria mugimenduko (MRJC) omonier egonik. Bainan 1974an artzaingoari lotu zen, lurrik gabeko artzain soil gisa ibiliko dela urte luzetan, artetik apezgoa utzirik. Iratiko gainetan zaukan etxola, Artxilondotik harat, Kontrasaron, neguan aldiz Zaron da kokatu Jeanine...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Dolu

Michel Berger milafrangarra

Agorrilaren 7an zendu da Michel Berger. 93 urte zituen. Sortzez Neuilly-sur-Seinekoa zen, aspaldian euskal herritartua. Ofizioz arkitektoa zen. Milafrangako auzapez egon zen 1977tik 1983ra. Politikari emana zen, hauteskunde zenbaitetan bere burua aurkezturik, kantonamendukoetan eta deputatu gai gisa ere, azkenik Abertzaleen Batasunarekin, hain zuen Euskal Herriari buruzko atxikimendu handia. Euskal Departamenduaren aldarrikapena errotik...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Haziak idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Itsas bazterretik

Miramonen ziren bosgarrenak!

Ekainaren 17 eta 18an, astelehen eta asteartez, bosgarreneko ikasleak Miramon Zientzia kutxa gunera joan ziren egun pasa Donostira.

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten: astronomia tailerra, elektrizitate eta plastinazio (plastination) tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denek elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a

Kukumarro

Bilutsik, larrugorri eta pikarrai

Marylin Monroe andereari galdegiten ziotelarik zer pijama mota ezartzen zuen lo egiteko, berak zioen gaua ongi iragaiteko Chanel 5. urrin ona aski zitzaiola. Ez gara hain famatuak eta norbait hondartzan edo ohean jantzirik gabe dagoelarik hauxe erran genezake: amaren sabeletik jelkhi den bezala dela. Eta mintzatzeko manera hori osatzen dute zuberotarrek erranez: Pikarrai jalkhi niz amaren...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a

Odol faltan

Miarritzeko odol bilketa zentroa odol eskasean da. Herri frangotan aukera emana da odola emateko. dondesang.efs.sante.fr webgunean jakin beharreko xehetasun guziak atzeman daitezke, baita odola nun eman daitekeen. Webgunearen bidez lehenagotik hitzordua hartu behar da.

Azpimarratzekoa da urtean gizon batek odola 6 aldiz eman dezakeela eta emazte batek 4 aldiz.

Jestu ttipi batek bizi bat salba dezakeelako...

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016