Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a
Miarritzeko odol bilketa zentroa odol eskasean da. Herri frangotan aukera emana da odola emateko. dondesang.efs.sante.fr webgunean jakin beharreko xehetasun guziak atzeman daitezke, baita odola nun eman daitekeen. Webgunearen bidez lehenagotik hitzordua hartu behar da.
Azpimarratzekoa da urtean gizon batek odola 6 aldiz eman dezakeela eta emazte batek 4 aldiz.
Jestu ttipi batek bizi bat salba dezakeelako...
...Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a
Kanboko xahar etxe horrek, nahiz Arditegia deitua den, ez du ardirik aterpetzen, ez behi edo zaldirik ere ez. Hor bizi dira eritasunak edo adin handiak jorik horrarat jin behar izan duten jendeak.
Etxe zabal horren hegal baten gerizan, zazpi-zortzi dira alzheimer gaitzak joak. Elgarren ondoan, karrosa batean edo ohetxo baten gainean etzanikikusten direnak egon gela batean. Gaitz bera dute denek bainan ñabardura bereziarekin bakotxarentzat.
Elgarren ondoan diot, ez...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a
Euskal herriarentzat nolako Estatua nahi dugu?
Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da ere, herri baten burujabetza maila maximoa, Estatu independente baten bitartez lortzen...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a
Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 01a
Itxaso Irungo Oiasso museotik!
Ekainaren 18an, Itxaso Bikunaren bisita ukan dugu kolegioko IDZn.
Irungo Oiasso museoan lan egiten du Itxasok eta bere ezagutzak partekatu ditu seigarreneko ikasleekin.
Izan ere, Euskal Herriaren...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 25a
Suge itsua
Jendea belarka ari zelarik ardura ikusten zen basa-ihizi ttipi bat aipatu nahi nuke egun euskaraz, gehienetan suge-itsua deitzen da. Alta suge-itsu hori ez da ez suge ez itsu.Neguan nonbait kukuturik egoten da eta gero bero minetan iguzkitan ikusten ahal da.
Ttipia da eta minik ez du egiten, erran nahi dut ez duela ausikitzen ahal, ez ziztatzen ere, ez baitu eztenik, eskutan hartzen balin bada frankotan hausten da berinaz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016