Orotarik | 2024ko Urriaren 17a
Doña Maria kolegioko 3. mailakoak Londresen
Donibane Lohizuneko Doña Maria kolegioko 3. mailako ikasleek aste bateko egonaldia iragan dute, joan den apirilaren 8tik 12ra Ingalaterrako hiriburuan. Taldearen erakasleak aspalditik ari ziren bidaia prestatzen eta egonaldiaren gastuak anitz apalduak izan dira ekimen desberdin batzueri esker, ahal bezain bat ikaslek parte hartzeko gisan. Donibandar gazteek ekimen desberdinak antolatu dituzte...
Orotarik | 2024ko Urriaren 10a
Artoa, marmaroa
Artoa deitzen dugun landareaz mintzatuko gara egun, artoak duen izenaz. Izen horrek erakusten baitu euskarak zer egin lezakeen gauza berri baten izendatzeko. Alabainan, Artoaren duen izena aipatu nahi nuke egun. Europako jendeek Ameriketako landareak hunat ekarri aitzin, orain arto deitzen dugun landare hura ez zen ezagutzen. Azkarateko Pierre Narbaitzek erraiten zuen bezala, San Frantsesen denboran artoa besterik zen:...
Orotarik | 2024ko Urriaren 10a
Seigarreneko ikasleen egonaldia Igantzin iragan da!
Irailaren 25, 26 eta 27an, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"-era joan dira integrazio ateraldi baten egitera.
Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Ahetze, Bidarte eta Arbonako ikastoletako lehen mailetatik etortzen diren ikasle horiek elkar ezagutzeko eta lagun berriak egiteko parada ukan dute.
Bertan, arborismoa, tirolinak,...
Orotarik | 2024ko Urriaren 10a
Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!
Orotarik | 2024ko Urriaren 03a
Ardantza, mahastia, miñabesea
Bada ardoa, arnoa, ardëa egiteko beharrezko den landarea aipatu behar dugu. Gaurko egunean mahatsa ematen duen lekua, mahastia, masduia, miñabese, miñarde, miatze, aihena, hautina deitzen dugu. Hainbeste izen izateak berak adierazten du izen horiek guziak ez direla hain zaharrak.
Mahasti hitza aski zaharra da, miñarde hitza ez hain zaharra bainan zein zen beraz izen zaharragoa?Jean-Baptiste...
Orotarik | 2024ko Urriaren 03a
Burasoen sartze bilkura
Irailaren 17an, asteartez, arratseko 7tan, burasoen sartze bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.
Lehen parte batean, denak kolegioko IDZtan elkarturik, burasoen elkarteko bi lehendakariek hitza hartu dute urteko lana eta inplikazioa azpimarratzeko eta lantalde komisioetan parte hartzeko deialdia egiteko.
Ondotik, zuzendariak hitza hartu du eta mailaka familiak geletara joateko gomita...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016