Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Irratien eztabaida publikoa - Maskak taldearen kontzertua

Maskak taldea
Maskak%20taldea

Irratien eztabaida publikoa

Herrietako bozen karietara, Ezpeletako hautagaiekin eztabaida publikoa antolatzen dute Gure Irratiak eta Euskal Irratiek. Eztabaida publikoa otsailaren 26an iraganen da (19:30), Patronage gelan. Ateak ordu erdi lehenago idekiko dira.

Parte hartzaileak: Virginie Arhancet Ezpeleta Zuekin, gaurko gehiengoaren zerrendaburua eta Panpi Dirassar Ezpeleta Bihotzean taldeko zerrendaburua izanen dira.

Harremanentzat: gure.irratia@gmail.com.

Maskak taldearen kontzertua

Martxoaren 6an, Maskak taldeak “Ziklikoa” bere disko berria aurkeztuko du merkatu estalian. Sartzeak atxikitzeko: www.maskak.eus, 16,99 eurotan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016