Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Xiberoko Ikastolako 50 urteen ospakizünak aitzina doatza. Zinka ostatüan pastetx eta kontzertü Kaskatu taldearekin.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Ipuin kontaketa
Martxoaren 23an (19:30), Espelletenian ipuin kontaketa gaualdiaXan Errotabehereren"Hitza hezi bihotza hazi"liburuaren inguruan iraganen da.
Gau goxo baten pasatzeko aitzakia.
Erakusketa
Beti Espelletenian, hilabete huntan eta apiril osoan Eliane Heguiaphalen "Ihaute denbora" argazki erakusketa ikusteko parada emana da. Egun guziz ibiltzen ahal da, salbu astelehenetan.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Ezti Etxea erlezaintza elkarteak, martxoaren 14an, Mindegia salan (20:30) "Asiako leitzorraren kontrako borroka kolektiboa" deitu bilkurara gomita zabaltzen du. Ikusiz intsektu horiek sortzen dituzten kalteak, elkarteak dokumentua prestatu du, horien kontra herritarrek ere parte har dezaten. Primaderako lehen egunetatik erregina sortzaileak nola harrapatu esplikatua izanen da.
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Heriotze
Talde batekin mendian zabilan 70 urteko emazte bat bihotzeko bulta txar baten biktima izan da aitzineko astearte arratsaldean, Oilandoi peko aldean, "Toki Lepo" inguruetan. Ez dute sokorritzaileek salbatu ahal ukan. Kostaldekoa zen.
Ukrainaren alde
Denek dakigun bezala, Ukrainako jendeak zinez laguntza beharretan dira eta hauen artatzeko gure Herriko Etxean erremedio bilketa bat antolatua da. Zuen emaitzak bulego...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Herriko kontseiluko bilkura
Martxoaren 15ean (19:00), asteazkenarekin herriko kontseiluko bilkura iraganen da, Bil Toki gelan. Aipatuko diren gaiak: 2022ko abenduaren 19ko herriko kontseiluaren aktaren onarpena.
- Hautetsien urteko sarien zerrenda laburbildua.
- Larrungo mediateken sarea: karta bakarraren proiekturako sareko kide diren Herriko Etxeen arteko finantza partaidetzako hitzarmena.
- Artzaintzari buruzko diagnostikoa,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Jakintza
Erro azkarrak dauzka eta hedadura zabala du bere bilgune nagusia Ziburun duen Jakintza elkarteak. Joan den astean egin du bere biltzar nagusia Bordagaineko dorrean. Bazen jende, denak berdin atxikiak gure ondareari. Jakintzak zernahi ikerketa balios eremaki du, urtean bospasei aldizkari agertuz, ibilaldi eta hitzaldi asko ere segurtatuz. Biltzar hortan azpimarratu da bere eremuak aitzina zabaldu nahi dituela, Euskal-Herritik kanpo ere berdin, ja artetan egin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016