Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Kantu afaria
Baigura ikastolak antolaturik, Ttotte Larre ostatuan, martxoaren 11n kantu afaria iraganen da. Watsonek du gaualdia animatuko. Erreserbatzeko 06-77-62-25-19 deitu behar da.
Feriak
Oraino negu airea dagoelarik nola aipa primaderako feria, eta bizkitartean badagiku epe horretan, 1962an, ezarriak izan zirela. Martxoaren 20an luzaz izan da egun horrekin. Gero josi baldin bazaizkio ere behi gorrien lehiaketa, zoinetan...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Ikastola
Gan den larunbat goizean Olhain ikastolako ateak zabalduak ziren, denak kontent ziren, eskolaren bisitatzen eta xehetasunak galdetzen jende asko ibili baita.
Eskuen lana
Martxoaren 19an, igandez (10:00-18:00), Lur Berri gelan, elkarteak erakusketa antolatzen du. Sarrera urririk da, gauza ederrak izanen dira ikusteko eta erosteko.
Kontseiluko berri
Aisialdi guneen ordaintzea -...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Martxoaren 18an, Lasako gelan Garaziko gaztetxeak animazio desberdinak antolatzen ditu
Rikar-kakauet (12:00), bazkaria Paxkalek alaiturik. Gaztetxeko kideek prestatu bazkari goxoa, 10€tan.
Tokiak mugatuak izanen dira, beraz oraindanik erreserbatu behar da sare sozialen bidez edo 06-74-41-93-64 deituz.
Arratsaldean Atzarbale txaranga eta arratsean kontzertuak iraganen dira.
Bazkari eta kontzertua 20€tan, gaualdia bakarrik 10€tan.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Larzabalen, hiru asteburuz doi bat mugimendu ukan dugu. Kantariek, hein bat trebatu behar ukan dute, jakinez EITB-n hedatuko zituztela gure mezak igande goizean.
Denak arras ongi iragan dira. Pesta buruez kanpo, bekan gira kantari guziak gertatzen eta plazer handia hartu dugu parada horrek berriz jazarrarazi bagaitu. Plazer egiten daukuna ere da anitz jendek batzu eta bertze deitu dituztela beren zorionaren agertzeko eta nola mundu osoan hedatua izanez, deiak izan dira bai...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Otsail ostegunak:Irulegiko zorion eskua
Martxoaren 9an, "Irulegiko zorion eskua", Mattin Aiestaran eta Juantxo Agirre Mauleon, Arantzadi zientzia elkarteko arkeologoen mintzaldia iraganen da.
Irulegiko Eskuaren aurkitzeak euskararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza garrantzitsuak dakartza arkeologia eta hizkuntza munduan. Baina galdera berri anitz ere ideki ditu. Guzi huntaz hitz egiteko, Mattin Aiestaran Irulegiko...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Parisetik sariak eskutan
Onetik gasnategiak Pariseko laborantza saloiko bidaia ez du debaldetan egin. Hiru sarirekin etxera itzuli da: Ossau Iraty ardi gasna lehiaketan brontzea eskuratu du, "Tomme des pyrénées" azal naturaleko gasnan zilarra eta behi-ardi gasnan zilarra ere.
Goresmenak Onetik enpresari, sarien ukaiteak frogatzen baitu lan ona egiten dela!
Eskola publikoa mobilizatua
Astelehen huntan Makeako eskola...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016