Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Erramun Martikorena - Ozeanotik golkora... istorioetatik kondairetara - Papogorri ikusgarria - Erakusketa - Mugarik gabeko korrika

Erramun Martikorena

Martxoaren 10ean (20:30), Gaztelun, Erramun Martikorenak kantaldia eskainiko du. "Zabaltzen" disko berrian agertzen diren kantuak emanen ditu. Baigorriarrak Mixel Ducau gitarran, Matthieu Haramboure baxuaneta Iñaki Dieguez eskusoinuan lagun ukanen ditu. Txartelak lotura hunen bidez eros daitezke www.vostickets.net.

Ozeanotik golkora......


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Ateraldia - Boo

Ateraldi

Erretretan sartuak diren herriko jendeentzat, herriko kultur batzordearen, herriko zerbitzu sozialaren eta Adin Goxoa elkartearen artean, martxoaren 16an, kultur ateraldia Irisarrira antolatu dute. Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako zentroan ''Emazteak eta Euskal Herriko Historia'' erakusketa ikusiko dute eta Art'Zain jatetxean bazkalduko. Itzuleran Bidarraiko plazan geldituko die, eguraldi ederra bada Luhusoko edo Itsasuko eliza bisitatuko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Herriko kontseiluan - "Freedom for Aiherra" - SOS Laborari elkarteari - Mus

Herriko kontseiluan

Herriko kontseilua joan den otsailaren 27an bildu zen. Hamabost kontseilarietatik 11k parte hartu zuten. Gai guziak aho batez bozkatu zituzten. Garrantzitsuenak, hauek ziren:

-2022ko kudeantza kontuen eta kontu administratiboen onartzea, aurrekontu nagusia eta aurrekontu erantsiak (Landaluxia eta Harrietakoborda).

- Landaluxia eta Harrietakobordako eremuetara argindarra helarazteko obren onarpena eta haueri buruzko finantza, obren kostu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Heriotza

Denbora labur barne herrian bi heriotza ukan ditugu.

Hauscarriague Jean-Baptistek mundu huntako lurra 80 urtetan utzi du. Ortzaizen sortua zen, Bankara haize mendian ezkontzaz etorri zen, Zubigaineko familiara. Bere bizia hargintzan eraman du, zonbait parpin, harri zimenta eskutan ibili ditu. Herriko kontseiluan zerbitzu eman du. Hitz batez gizon zintzoa zen.

Bigarren heriotza Ñafarrenean sortua izanez, Etienne Ñafar deitzen ginuen, martxoan 73 urte egin beharrak zituen. Bere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Antzerkia ezeztatua - Sagarnotegi ateraldia

Antzerkia ezeztatua

Joan den astean abisatzen zintuztegun Ortzaizeko ikastolak ostiral huntan antolatzen zuela gure herriko gelan "Saga ikastola" antzerkia. Bainan jakin dugu ezeztatua dela. Ez dakigu haatik xuxen zergatik. Domaia!

Sagarnotegi ateraldia

Besta komiteak antolaturik, ohiko ateraldia apirilaren 15ean eginen da, Astigarragako Alorrena sagarnotegira, ondotik besta segituz Hernanin. Autobusa Noblianeko aparkalekutik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Heriotze

Berrikitan, Larrondoko semea zen Joseph Etcheberry bere azken egoitzara lagundu dugu. Joxet deitzen ginuen, 86 urte zituen.

Parise aldean eginik bere bizia, erretretara heltzean, bere etxe ondora itzuli zen. Azken urte hauetan adindunen egoitzan zagon.

Doluminak haurride, iloba eta familia osoari.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016