Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Beltzenia sagarnoa - Emazteen eskubideen alde - 1750eko martxoaren 1a - Christina Manolagasen erakusketa - Mus Pilota

Beltzenia sagarnoa prest

Manuel Garmendia, Beltzenia baserriko nagusiak erran digunez, aurtengo sagarnoa kalitate handikoa da, otsailaren bukaeratik prest dago eta salmentarako botoiletan sarturik. Beltzenia sagarnotegian txotx egiteko edo(ta) botoilak erosteko telefono honetara deitu 06-42-44-53-28

Emazteen eskubideen aldeko ekitaldiak

Emazteen eskubideen aldeko eguna dela eta, zenbait ekitaldi antolatu dira Urruñan. Hilaren 4an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Pariseko laborantza erakusketa

Joan den astean, Parisen iragan den laborantza erakusketan, erran daiteke gain herri hauek beren tokia ongi segurtatu dutela.

Oteiza etxeak hiru medaila eskuratu ditu: urrezkoa AOP Kintoa xingarrarentzat, zilarrezkoa lukainka idorrarentzat eta beste zilarrezko bat Aldudeko zozizonarentzat. Aurten, besterik ere badugu. Elodie eta Peio Laxague Iturrietakoek ere, beren gasnarekin bi medaila eskuratu dituzte: urrezkoa AOP Ossau Irrati etxetiar kondu eta zilarrezkoa aldiz gasna pasta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Oztibertimendua

Oztibarreko libertimendua martxoaren 12an (11:00) iraganen da, Bunuzeko herriko plazan. Oztibartarren lagun Patxi Iriart eta Gillen Hiribarren bertsulariak hor izanen dira.

Oztibarreko ikastolak bazkaria antolatzen du, 15€ helduentzat eta 5€ haurrentzat.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Eskola publiko burasoak kexu - Baal ikusgarria

Eskola publiko burasoak kexu

Joan den astean eskola publikoko aitamak mobilizatu dira, heldu den sartzean frantsesezko postu erdi bat gutiago ukanen dutela jakin ondoan. Postua galdua balitz CM1 eta CM2ko haurrak klase berdinean litzateke, burasoak horren kontra agertu dira. Ikuskaritzak aste huntan erabakiaren berri eman behar luke.

Baal ikusgarria

"Baal", dantza, akrobazia eta kantua nahasten duen ikusgarria martxoaren 10ean (20:30) Harri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Mintzaldi - Ur Begi-ren ''Lumak'' - Berri labur

Mintzaldi

Ur Begik antolatu bigarren mintzaldia, ortzirale huntan, 10ean, Latsa elkartean iraganen da (18:00). Gaia: Donibaneko eta Ziburuko arrantzaleak. Afrika aldera Dakarreko uretan atunaren arrantzatzera joan ziren, 1955ean lehen bi untzi. Ondotik urte andanaz 25 untzi eta 350 arrantzale arteraino ibili dira toki horietan, askotan baldintza kaxkarretan eta herrimina bihotzean. Elgarren arteko adiskidantzak eta elkartasunak lagundu ditu egoera gogorrak jasaiten....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a

Beila

Aurten, San Frantses Xabierrekoaren ohoretan egiten den beila Garaziko Jatsun, martxoaren 12an, igandearekin izanen da. Meza saindua (10:30) Molères apezpikuarekin eta parropiako kantariekin iraganen da. Ondotik zintzur bustitzea.

Arratsaldean (15:00), arrosarioa eta bezperak, ondotik, sakramendu sainduaren benedizionea.

Meza aitzin eta ondotik, bixkotxa saltzea izanen da, Donazaharreko San Mixel eskolako haurren burasoek antolaturik.

Ongi etorri deneri!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016