Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
Lurdeko beilari xahar, eri eta ezinduak laguntzen dituen elkartea, Hazparne, Kanbo eta Uztaritze aldeko kideen urteko elgarretaratzea Izturitzen iragan zen, joan den igandean.
Elizkizuna jendetsua, goratik kantatua, guziz ederra izan zen.
Sartzean Ttotte Saldubehere lekuko apezak, Frantses Dardan parropiaren izenean ongietorria deneri egin zuen, ofizio emaile nagusia zelarik Baptiste Pochulu Kanboko apez gaztea.
Bururatzean Geraldine Lherbier, Hazparne, Kanbo eta...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
Sortze À¢'€'" Plazerrekin sortzen baten berri emaiten dugu. Bordaianeko Elodie Mongaburu eta Frédéric Irigoin bikotearen familian lehen haurra ukan dute, Zuharritzeko xokoa alegeratuko duena. Aitatxi-amatxieri goraintziak igorriz, aitameri goresmenak eskainiz, bizi luze zoriontsua Argitxu ttipiari.
Musa À¢'€'" Eskola giristinoak xutik ezarri mus lehiaketak usaiako arrakasta ukan du. Sari ederrak berme, luze izan da...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 26a
Show.lidarite
Anitzek ez baitute Redouane Bougherab eta Jeremy Ferrarik urriaren 6 eta 7an emanen duten ikusgarria hutsegin nahi. Nahiz ez den biharko, "Show.lidarite" elkarteak kontseilatzen du herritarreri oraindanik txartelak erostea, jadanik baita andana bat saldurik.
Txartelak Irisarriko farmazian 30 eurotan salgai dira. Xehetasunak galda daitezke 06-83-94-47-66 deituz. Iragan urtean "Irriz Ari" festibalari esker "Entre parenthèses" elkarteari 20.000€...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a
"Klimaren freskoa": klima aldaketaz ohartu
Garapen jasangarrirako ingurumen politikaren baitan, Herriko Etxeak iniziatiba berria abiatu du, hautetsiekin eta herriko langileekin. Trantsizio klimatikoaren eta ekologikoaren erronkeri buruzko kontzientzia parte-hartzailea izan nahi du.
Berrikitan lehen lan-saioa egina izan da, klima gaien funtsezkoak zeintzuk diren ulertzea ahalbidetu du. Iniziatiba hunek segida ukanen du. Freskoaren inguruan aipatu gaiek, politika...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a
Hamar urte!
Kaskarotenea ikastolak bere hamar urteak ospatzen ditu heldu den astean. Apirilaren 29an, larunbatarekin. Besta hasiko da goizean (11:00), Kurutze-Gorri plazan, Pontz pailasoak eskainiko duen ikusgarriarekin. Ondotik zintzur bustitzea eta bazkaria, hau Michel Niquet, Mattin jatetxe famatuko sukaldari nagusiak prestatua. Arratsean kantu eta musika, asko motetarik, bazter guziak umore onean.
Ikastola hori sortu zenean, traba asko ere kausitu zuen eta...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a
Apirilaren 29an (20:30), Ezpeletenian, Etxetaburu (J-Christian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar) eta Lolita Delmonteil Ayral musikariak entzuteko parada emana da. Jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016