Azalekoa | 2023ko Maiatzaren 04a

Barnealdean gazten laguntzeko zerbitzua

M.O.

Barnealdean%20gazten%20laguntzeko%20zerbitzua

"Information Jeunesse", "Mission Locale" elkartearen baitan den egiturak Donibane Garazin bulegoak baditu. Mintzatu gira "Gazte Info" sailaz arduratzen den Laetitia Urrutiarekin, barnealdeko gazte egoera zertan den aipatu dugu.

Nerabeen eta gazteen zerbitzurako

Gazte Info, Mission Localeren baitan den zerbitzuetarik bat da, beste batzuk badira: horietan ERIP (Espace Régional d'Information et de Proximité) eta Beti Lan bezalakoak. Mission Localek Angelun du egoitza nagusia, lurralde desberdinetan "kontseilua" deitu taldeetan antolatua da. Barnealdeari doakionez, Mission Localek hiru bilgune ditu: Amikuze eta Iholdi-Oztibarre, bestalde Zuberoa eta Bardoze eta azkenik Garazi-Baigorri. Aldiz Gazte Info Herriko Etxeetan, Euskal Elkargoan, eskoletan eta leku pribatuetan ibilki da, herri nagusietan permanentziak atxikitzen dituela.

Mission Locale 15-25 urteko eskolagabeko gaztez arduratzen da, Gazte Infok kolegioan eta lizeoan direnekin lan egiten du, baita ere 12-30 urte arteko gazteekin. Bi egiturak elkar lanean ari dira, eskolako sistema utzi duten gazteeri, aktibitatean izan ala lan bila, integraziorako aholkularitza eta laguntza ekartzen dute. Gazte batzuk Hezkuntza Nazionalak proposatzen duen sisteman ez dira ongi sendi edo(ta) gaizki orientatuak izan dira.

Info Gazteko arduradunak zioen 12-30 urte artean Hezkuntza Nazionaleko arauen arabera, ez badira eskolan, behartuak dira formazio baten segitzea. Mission Localen misioa da gazte horiek laguntzea aterabide baten lortzeko. Elkarteko arduradunak zioen kolegioan gazteek ez dutela aski ikastaldirik edo(ta) praktikarik egiten lanbide bati buruz abiatzeko.

Kolegioetako eta lizeoetako barnealdeko gazteria

Laetitia Urrutiaren funtzioetatik bat da, barnealdeko kolegioetako eta lizeoetako gazteez arduratzea. Kolegioan prebentziorako aktibitateak muntatuak dira, gai desberdinen inguruan hitz egiteko: sexualitatea, alkohola eta lanerako orientazioa. Azken puntu hunek garrantzia du, lanbide bat hautatzerakoan jakin dezaten ibilbidea zein nolakoa den. Gazte delarik ofizio bati pentsatzen ahal da, xuxen jakin gabe zer motakoa den, ikasketak zein diren, horretarako enpresetan ikastaldiak egitea beharrezkoa da. Baionako Merkatal eta Industria Ganbararekin partaidetza konbenioa adostua da, lantegiek gazte horiek errezebitzeko gisan. Kontratu horrek ahalbidetzen du, opor denboran gazteak enpresetan ibiltzea, asurantza mailan babestuak dira. Animatzailearen funtzioa ez da gazte proiektuak berak eramaitea, baizik eta galderak pausatzea, elkarrekin gogoetak eramaiteko helburuarekin, ateak idekitzeko gisan.


Gazteen egoera

Laetitia Urrutiak zioen gazteak biltzen diren guneetan ongi sendi badira eta hitza lasaiki hartzen badute, barnealde eremuan izanez ttipitatik elkar ezagutzen dutelako dela. Egiturako animatzailea hor izaiteak ahalbidetzen du gaizki sendi badira, parean norbait ukaitea entzuteko eta laguntzeko prest dena. Gazte Infoko arduradunak ohartarazi dauku Covid garaiak ondorioak ukan dituela, aitzin gazteak arazorik gabe bateratzen baziren, orain nekeziak agertzen dituzte. Izurriteak beste arazo bat agertu du, etxeen egoitea behartua izanez, eskuko telefonoaren erabilpena azkartu da, tresnaren menpetasuna dutela. Ondorioz bakartasunean egonen dira, lagun birtualekin solasean. Elkarteko ordezkaria damutzen da, kurtsoetan ez badute ere erabiltzen ahal, eskolara eramaiten ahal dituztela eta pausaldietan erabiltzen. Gazte Infok egiten dituen aktibitateetan ere mugikorren beharra sendi da.


Diru laguntza beharrak

Laetitia Urrutiak beste funtzio bat betetzen du, egiturarentzat diru-laguntzen bila joaitea. Anitz dosier bete behar dela zioen, egitura biziarazteko, horrekin langilearen ordaintzeko beharrezkoa delako. Tokiko, Departamenduko eta Akitaniako dei proiektu desberdinetan hautagaitzak pausatuak dira. Euskal Elkargoak, Departamentuak, Departamenduko CAF egiturak, MSA asurantzak, Eskualdeak eta Estatuak Baxe Nafarroako sektorean gazteentzat informazio proiektu ibiltari baten printzipioa onartua dute, Mission Localek kudeatzen duena.

Gazte Inforekin harremanetan jarri nahi duenak: 06-71-64-94-66.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016