Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023ko Apirilaren 27a
Sortze - Mus emaitzak - Mus lehiaketa
Sortze À¢'€'" Plazerrekin sortzen baten berri emaiten dugu. Bordaianeko Elodie Mongaburu eta Frédéric Irigoin bikotearen familian lehen haurra ukan dute, Zuharritzeko xokoa alegeratuko duena. Aitatxi-amatxieri goraintziak igorriz, aitameri goresmenak eskainiz, bizi luze zoriontsua Argitxu ttipiari.
Musa À¢'€'" Eskola giristinoak xutik ezarri mus lehiaketak usaiako arrakasta ukan du. Sari ederrak berme, luze izan da irabazdunen izenen jakitea. Antolatzaileen partez, partehartzaile guzieri eskerrik beroenak.
Larre ostatuko mus lehiaketa À¢'€'" Ostatuak aspaldian egiten duen mus lehiaketa maiatzaren 1ean antolatzen du. Hor ere sari ederrekin: 600 euro irabazdunek eta 250 euro ondokoek, beste anitz sari ere irabaz daiteke. Hasi aitzin 14 euro ordaindu beharko da (14:00), partidak 15:00etan hasiko dira. Deneri xantza on!





