Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023ko Apirilaren 27a

"Labourdins" elkarteak 110 urte - Pilota - Oihaneko itzulia - Eskuz-Eskuren ateraldia

Labourdins%20elkarteak%20110%20urte%20-%20Pilota%20-%20Oihaneko%20itzulia%20-%20Eskuz-Eskuren%20ateraldia

"Labourdins" elkarteak 110 urte

"Labourdins" elkarteak aurten ospatuko ditu bere 110 urteak. Iraupenean doan elkarte horrek urte osoan zehar ospakizunak ukanen ditu. Hasiko dira maiatzaren 13an zangobaloi partida batekin, Etxeparea zelaian (19:00), Bokale eta Uztaritzeren artean. Ondotik ospakizun jarduera nagusien aldi, maiatzaren 18tik 21era. Aspaldidanik Salbatore eguna du beti egun ospetsuena. Aurtengo egitarauan meza nagusiaren ondotik izanen dira omenaldi eta medailatze batzu (jakinik ere, ezin dut oraino salatu nor). Ondotik oihal-etxe batean bazkaria (13:00), 30 euro gostako dena. Uzten dut oraino menua ere agertu gabe. Izenak behar dira eman maiatzaren 2a aitzin telefono huntara: 06-67-97-02-17 edo webgunean: leslabourdins.opentalent.fr. Maiatzaren 19a ortziralea, emazte abesbatzen kantaldia bi zatitan, lehenik herriko Koloreak taldea eta ondotik Kantiruki Baxenafarrekoa. Maiatzaren 20a larunbata, Gospel gaua GIWYZE Parisetik datorren taldea laguntzaile ukanen duela GOSPEL'ETAN taldea, Hendaiatik datorrena. Maiatzaren 21a igandea bukaerako besta Labourdins elkarteko soinulariekin eta mundu zabaleko tronpeta joile bakarlari batzuekin: Nicolas Prado (Capitoleko bakarlari), Didier Bousquet (Euskadiko Orkestra) eta Stéphane Goueytes (ORCB). Ekitaldi guziak Jondoni Bixintxo elizan iraganen dira (20:30). Sartzea libro izanen da. Ospakizun on deneri.

Pilotako berri

Kapito-Harri pilota batasunak ari du plaza laxoko sasoia apailatzen. Dirudienez atxiki ttipian xitoetatik hasiz helduetaraino, Euskal Herriko xapelgoan 10 hirukote lehian izanen dira, hau hasiko baita gure pilotarientzat apirilaren 23an eta denak ongi joanez (ez baitugu dudatzen), final guziak Uztaritzen jokatuko dira, uztailaren 22ko asteburuan. Luzean berriz lau talde izanen dira: bi gazteen mailan eta bi helduen mailan. Luzeko xapelgoa apirilaren 30ean hasiko da. Finalak uztailaren 16ko asteburuan jokatuko dira, Baionan eta Donibane Lohizunen. Oraindanik suerte on desiratzen dugu gure pilotarieri.

Oihaneko itzulia

Arruntzako eskolako burasoen elkarteak antolatzen du igande huntan, apirilaren 30ean, Oihaneko itzulia egun osoan Etxehasia aldean. Goiz partea emanen zaio kirolari egin daitekeena txirrindulaz edo oinez, distantziak izanen direla parte hartzaileen ahalen arabera. Eguerdian mutxikoak dantzatuko dira eta tokian berean izanen da jateko eta edateko. Bazkalondoan kanpoko jokoak, altxor bilaketa, desafio zonbait eta erle hazkuntza erakusketa. Biltzea finkatua da Haitzekobordan, 1101 Etxehasiako bidean. Parte hartzeko izenak eman daitezke helbide huntara: oihanekoitzulia@gmail.com. Deneri idekia. Aro eder batek lagun dezala egun hori.

Eskuz-Eskuren ateraldia

Joan den ortziralean Eskuz-Esku elkarteak ateraldia egin du Urnietako Tolare sagardotegira. Egun hori jada biltzar nagusikotzat finkatua zen. Aurten parte hartzaile berri batzu bazirela, 52 lagunek egun goxoa pasatu dute. Apairua (sagardotegietan ohiduraz zerbitzatzen dena) ahotik ezin utzia zen. Denak gibelera etorri dira plazer handia harturik, kantu batzuk lagundurik, bereziki autobusean. Elkartea ari da orain beste zonbait ateraldi preparatzen, ekainean Saliesera, urrian Zugarramurdira, bainan arte hortan Andaluziara zonbait egunentzat. Segi dezala elkarteak beti bizitzen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016