Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Apirilaren 27a
HBB elgarretaratzea
Lurdeko beilari xahar, eri eta ezinduak laguntzen dituen elkartea, Hazparne, Kanbo eta Uztaritze aldeko kideen urteko elgarretaratzea Izturitzen iragan zen, joan den igandean.
Elizkizuna jendetsua, goratik kantatua, guziz ederra izan zen.
Sartzean Ttotte Saldubehere lekuko apezak, Frantses Dardan parropiaren izenean ongietorria deneri egin zuen, ofizio emaile nagusia zelarik Baptiste Pochulu Kanboko apez gaztea.
Bururatzean Geraldine Lherbier, Hazparne, Kanbo eta Uztaritzeko arduradunak, hitza hartu zuen elkartea ezagutarazteko eta denen eskertzeko, aldi berean gomita luzatzen zuela beilari eta laguntzaile berrieri, oroitaraziz laguntzaileek gastu guziak beren gain dituztela eta egiten dutena urririk dela.
Ondotik, Aiherrako Auxotea jatetxean, xahar, eri eta laguntzaile elgarrekin, usaiako goxotasunean eta adiskidetasunean bazkaldu ziren.
Eskerrak deneri beren egitate estimagarriarentzat.
Beilari eta laguntzaile berriek jakinaraz dezatela: Geraldine Lherbieri06-70-65-86-66 edo Geraldine.Lherbier@orange.fr edo Frantxua Christy edo Jacky Duhalde Aiherrako arduradeneri.










