Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Apirilaren 27a
Hazparneko xoriak - Urkoiko pestak - Dendarien kukuso feria
Hazparneko xoriak
Ezkia ikastolak bere 50 urteen ospatzea segitzen du, animazio bereziak apailatuz. Gisa hortan huna zer proposatzen duen apirilaren 29an larunbatez: Hazparnen gaindi ikus daitezkeen xorien deskubritzea, arras untsa ezagutzen dituen Iker Elosegiren laguntzarekin. Iker segituz, Marmau gunean ibiliz eta begiratuz (bakotxak bere largabistak ekar ditzan gomendatzen da), inguru hauetan den biziaz ohartzeko parada ederra. Hitzordua Marmauko sartzean emana da (09:00). Taldearen kopurua mugatua izanik, izena eman behar da, 06-66-24-32-58 zenbakira deituz. Animazio hau urririk da.
Urkoiko pestak
Huna urte guziz bezala hor ditugula inguruko sasoineko lehen herriko pestak: Urkoikoak! Apirilaren 28an ostiralean kontzertu batekin abiatuko dira, Xiberoots eta Xutik taldeak, ondotik DJ Doy.
Larunbatean (14:00) mus xapelketa sari anitzekin, aingira jatea La Maison de Pierre ostatuarekin (19:00). Aitzinetik izena eman behar da: 05-59-93-40-49.
Igandean (9:00) meza Haitzmendi fanfarrarekin, gero aperitifa pesta komiteak eskainirik, paella jatea (12:30), "Ur Begik" animaturik. Hau ere erreserbatu behar da: 06-17-74-19-54.
Dantza ikusgarria Elgar Oinka taldearekin (17:00), ondotik Andoni Oilokiegi (20:00) eta gero talo jatea.
Dendarien kukuso feria
Lehen aldikoz Emazteek Diote elkarteak dendarien kukusoak muntatzen ditu, apirilaren 30ean, Harana gelan. Goizeko bederatziak et'erdietarik goiti idekiak izanen dira, nahi duen orori, kitorik, salerosketa interesanteen egiteko.
Jan eta edatekoak, gazi eta azukratuak han berean aurkituko dira. Parte hartzeko edo gehiago jakiteko 06-45-51-21-42 edo 06-13-63-15-94.











