Herriz Herri - Banka (NB) | 2023ko Apirilaren 27a
Heriotza - Herria kazeta
Heriotza
Denbora labur barne, hiru heriotza ukan ditugu. Bidart Mixel Betrezinainen sortua zen, 85 urte zituen. Oçafrain Jeannette Urlabeherean sortua, 71 urte zituen. Ondotik joan den astean Gainza Maddi Errekako etxekoandre xaharra, 88 urte zituen.
Dolumin bizienak igortzen ditugu hiru familietako jende guzieri.
Herria kazeta
Herriko Etxean biltzar nagusia egin izan da. Plazer handirekin 30 bat adiskidek parte hartu dute. Mixel Oçafrain auzapezak hitza hartu du deneri ongietorria desiratuz, pozik zagon lehen aldia zelakoz biltzar nagusia Bankan egiten zela. Herriaren gorabeherak aipatu ditu. Ondotik eztabaida mamitsua izan da gure mintzairari buruz. Zoin nekez euskaraz mintzatzen giren, kezka agertzen baita. Iduritzen zaut bakotxari dela lan egitea, familietan zinaurria bezala. Kurios ninteke jakitea zergatik gazteak hain errexki erdaraz mintzatzen diren euskara badakitelarik.
Xalbadorrek zioen bertsu batean:
Pilotako hizkuntza horra hor bi gauza
Luza dezaketenak herriaren hatsa
Baldin ez bazerauku erdalduntzen plaza
Salbaturen garela badut esperantza!
Gauden esperantzan!










