Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Apirilaren 27a
Argazki erakusketa - Bizikleta konpondu - Konfenretzia
Argazki erakusketa
Hendaiako L'Angle galeriaren partaidetzan, Fabrice Domenet biarriztar argazkilariak Herriko Etxean "Begiak hetsirik ikustea" eta "Munduko larrua" deitu erakusketa presentatzen du. Ostiral huntan Herriko Etxean estreinaldia eginen da (18:00).
Bizikleta konpontzeko tailerra
"Lokala" elkarteko Niko Aberasturik du tailerra hau kudeatuko, apirilaren 29an (14:00-17:00). Irulegin kokatua den Lokalak, pusken berrerabilpena eta konponketa garatzen du. Egun hortan, bakoitzak berea edo Lokalak dituen bizikletak erabiliko dira. Kitorik da, 12 lekura mugatua izanez, izena emaiteko deitu 05-59-37-34-76.
Konferentzia
Herriko Etxean, apirilaren 29an (18:00), Terre de Navarre elkarteak Jean-Louis Gentien gomitatu du. XVIII. mende hasieran Baxe Nafarroan garañotegien administrazio neurriak zein nolakoak ziren esplikatuko du. Artxiboetan oinarrituz, zaldi-hazkuntzak tokiko eguneroko bizitzan, baita ere Nafarroako Erreinuko eta Versailles-eko funtzionarioen arteko administrazio-loturetan zuen garrantzia erakutsiko du.
Eztika laborarien saltegia langile bila
Eztika 6 etxaldek kudeatzen duten saltegiak saltzaile bat xerkatzen du, lan kontratua 9 hilabeteko epemugatuan. Hautagaitza etxexuria.etxaldea@gmail.com helbidera igorri behar da edo zuzenean saltegian pasatu.











