Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023ko Apirilaren 27a

Bi hitzordu - Legatzaren besta - Izurde bat hila

Bi%20hitzordu%20-%20Legatzaren%20besta%20-%20Izurde%20bat%20hila

Bi hitzordu

Aste huntako bi hitzordu nagusi ja aipatuak ditugu azken aldian. Oroitarazi nahi ditugu haatik, nehork ez ditzan ahantzi! Lehenik, ortziralean (18:30), Jondoni Bixintxo elizan, "Stabat Mater" obra berezia, biziki ederra, Euskal-Herriko orkestra nagusiak eskainiko duena. Orkestra hori Herriko Etxeak gomitatua.

Biharamunean, larunbatean beraz, Kaskarotenea ikastolaren hamar urteak, egitarau sano eta nasai batekin (11:00), ikusgarri, bazkari, dantza, kantu eta beste! Denak harro jakinaren gainean nola handitu den ikastola hori!

Legatzaren besta

Aste huntako hirugarren hitzordua, guziz aipagarria hau ere, legatzaren besta, edo legatzaren dantza, frangok legatzaren fandangoa deitzen dutena, izen hori emana duela bost urte, lehen aldikoz egin zelarik! Larunbatean iraganen da Zokoan, Herriko Etxea laguntzaile, karpa zabal bat muntaturik aterbearen segurtatzeko. Hamazazpi elkarte partzuer, bakoitxak bi sukaldari agertuz legatza hemengo moldean prestatuko dutenak. Lehiaketa (10:00), giro alegera batean, ondotik bazkaria. Jantornu hortan parte hartzeko, izenak emaiten ahal dira deituz 06-07-55-97-20.

Izurde bat hila

Zokoako hondartzan, joan den goiz batez, kausitu dute izurde bat hila. Gero eta usuago gertatzen dira holakoak. Hortakoak direnen arabera arras izurde gaztea, itsasoan zerbaitek joa eta kolpatua, kolpe horien ondorioz hila.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016