Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Apirilaren 27a

Pintxo Eguna - Herriko Etxearen diru laguntzak - Bizikletaz hirian ibiltzeko ikastaldia

Pintxo%20Eguna%20-%20Herriko%20Etxearen%20diru%20laguntzak%20-%20Bizikletaz%20hirian%20ibiltzeko%20ikastaldia

Pintxo Eguna

Pintxo Eguna, Baionako peñak dira antolatzaile, 10. edizioa maiatzaren 6an iraganen da. Besta horretan aterako diren etekinen parte bat Atherbea zentroari emana izanen da, larrialdietarako aterpe mugikor baten diruztatzeko. Larunbat arrastirian ateak idekiko dira (18:00), elkarteek egin pintxoak dastatzen ahalko dira. Errana denez 45.000 eta 50.000 pintxo dira salgai izanen, antolatzailek diote usaian oren batez denak salduak direla, beraz hobe lehenetarik izaitea. Elkarte bakoitzak bederen 500 pintxo egiten ditu, zenbaitzuk 2.000 arte.

Bestalde pintxoen lehiaketa iraganen da, epai-mahaian pertsona adituak dira. Aurten lehen aldiz publikoarentzat tonbola bat antolatua izanen da, M. Txokolatek egin txokolateko eskultura irabazten ahalko da.


Herriko Etxearen diru laguntzak hiriko elkarteentzat

Azken herriko kontseiluan, hautetsiek Baionako elkarteentzat diru-laguntzen sistema berritzea onartu du, 3.364.758 euro baztertuak izan dira. Hezkuntzaren eta elkartasunen alde lan egiten duten elkarteentzat 1,6 milioi euro, 800.000 euro kirolerako eta aisialdirako eta 435.000 euro kultura, ondare eta hizkuntza politikarako.

Bizikletaz hirian ibiltzeko ikastaldia

Txirrind'Ola elkarteak, maiatzaren 5etik harat, ostiral guziz (10:30-12:00) ikastaldiak antolatzen ditu. Helburua da hirigunean bizikletaz aiseago ibiltzeko errepide kodea jakitea, bai eta trebatzea. Parte hartzeko baldintza, 60 urte baino gehiago ukaitea eta elkarteko bazkidetza hartua izaitea (20€). Xehetasunentzat: Txirrindola.org.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016