Herriz Herri - Kanbo (L) | 2023ko Apirilaren 27a
Haziak bestan - Arnagan 7. musika eta literatura festibala
Haziak Bestan
Maiatzaren 6an Euskal Haziak, euskarazko eskola giristinoen elkarteak, 40 urteak Kanboko ezker paretan ospatuko ditu. Egun osoan haurren jokoak, animazioak Pontx pailazoa (14:30), Gurashow taldea (16:30) eta Zeze musika taldeak dantzaldia eta aperitifa animatuko ditu (18:30). Ondotik bestak segituko du zintzur bustitze alaituarekin
Egun horretaz baliatuko da, ipuin lehiaketaren irabazleak sariztatzeko.
Arnagan 7. musika eta literatura festibala
Maiatzaren 1ean, Arnagan iraganen da musika eta literatura festibala (15:30-18:30). Kanboko irakurlea taldeak ekimenean parte hartuko du, hunekin batean historialariek eta antzerkilariek ere beren ekarpena eginen dute.











